Euskararen Gramatika

39.3.11. Edo-galdetzailea/galdetzailea-nahi + -ela/-en/-elarik + (ere)


39.3.11. Edo-galdetzailea/galdetzailea-nahi + -ela/-en/-elarik + (ere)

39.3.11a Edozer eta zernahi gisako izenordain zehaztugabeak erabiliz sortzen diren kontzesio egiturez arituko gara atal honetan. Bi eredutako izenordainak, beraz: edo- dutenak (ekialdean erabiltzen ez direnak, edozein izan ezik) eta -nahi darabiltenak. Edozein galdetzailerekin konbina daitezke, eta izenordain zerrenda luzea osatu: edozer, edonor, edonon, zernahi, nonahi, noiznahi, nolanahi

-en, -ela nahiz -elarik menderagailuak izan ditzake era honetako kontzesio perpauseko aditzak, subjuntiboan nahiz indikatiboan.

Horretaz gain, kontzesio perpausetan nonahi agertzen den ere diskurtso markatzailea ere ager daiteke.

39.3.11b Aurreko azpiataleko moldeak duen balio bera du egitura honek ere, lehen aipatu dugun axolagabetasunezkoa edo indiferentziazkoa dei genezakeena. Berdin zaigu mendeko perpausean esaten dena: hori oztopoa izan badaiteke, ez da nahikoa izango perpaus nagusian adierazten den ekintza ez betetzeko; perpaus nagusiko ekintza bete egingo da.

  Datorrena datorrela, aurre egingo diot arazoari.

  Nornahi datorrela ere, ondo hartuko dut etxean.

Perpaus horiek biak esaten ditugunean, perpaus nagusikoa eragozteko moduko egoera bat dugu gogoan, egoera muturrekoena; adibidez, ez dugu pentsatzen aldeko gauza bat datorrela, orduan ez baikenuke arrazoirik hari aurre egiteko.

39.3.11c Edozein kasutan ere, gogoan duguna gauza bat da, eta gauzatzen dugun egitura beste bat: egitura horretan egoera guztiak hartzen ditugu aintzat, aukera guztiak. Hala ere, aukera horiek guztiak ez dira eragozpen izango perpaus nagusian adierazten dena ez betetzeko.

Ekar ditzagun adibide batzuk:

a) -ela menderagailua daramaten indikatibozko aditzak: Urrikaldu zaitez nitaz, nornahi zarela ere (Atxaga); Zelatariak, non-nahi dela, ez baitira lo egoten sekula (Etxaide); Zer nahi zela, jakinen zuen nola erantzun hori gertatuko balitz! (Mirande); Sartuko dira torre, eta gazteluetan; igoko dira mendien gañera, ezkutatuko dira lize-zuloetan, baña alferrik, zeren, noranahi dijoazela, eta non nahi ezkuta ditezela, atxituko dituan su erretzalle hark (Agirre Asteasukoa); Ezin badut, badakit behintzat nonahi dirala ere, len-geroetan ez baiña berton dirala (Orixe).

b) Batzuetan -elarik menderagailua ere ager daiteke: Izenez “Tolosa” zala erantzun zion umildade guzian, Toledoko zapata-konpontzaille baten alaba zala; eta nun-nahi zegolarik ere, hantxe serbituko zuala eta bere nagusitzat izango zuala (Berrondo).

c) -en menderagailua dutenak: Idokitzen deregu, elizan usatu forman, hiruretan hogei egün penitenzia, zoin ordenatürik edo manhatürik beilükie, eta zoinez zordün beylirate Jinkuaren justiziari, zernahi gisaz den: erran hoeiek balio dükeie bethierekoz (Mercy); Zerbait ezagutuko baldin badugu, zernahi ere den, izatez izan behar du aurrenik eta ez da oraingoz, […] (Mitxelena 1972b).

d) Subjuntiboko aditzak dituztenak: Edo zoin hil dadin (= quelle que soit la victime) (Lafitte); Edonun izan dadien (= où qu’il soit) (Lafitte); Zer nahi den gerta dakiola, eztezake deusek ere justua trista (Axular); Bizitzako goiberak noranahi bultza gaitzatela ere, oroitzapen hoiek han geldituko zaizkitzu aparteko bazter sakratuan betiko tinkaturik, ametsezko lurraldea bailitzan (Villasante).

39.3.11d Forma hauetako batzuk lexikalizatu egin dira, eta aurkaritzako diskurtso markatzaile bihurtu. EGLU-III liburukian aztertu genituen honako hauek: nolanahi ere, …; nolanahi den, …; zernahi gisaz, …; edozelan bere, …; edozein modutan ere,

Gehienetan jatorrizko egituran zuten aditzik gabe agertzen dira, nahiz batzuetan geratzen den aditza ere (nolanahi den):

  Nolanahi ere den

Nolanahi ere

  Zernahi gisaz den

Zernahi gisaz

  Edozein modutan dela(rik) ere

Edozein modutan ere

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper