Euskararen Gramatika

39.3.10. Perpaus erlatiboan oinarrituak: datorrena datorrela…


39.3.10. Perpaus erlatiboan oinarrituak: datorrena datorrela…

39.3.10a “Axolagabetasuna” dei genezakeen zerbait adierazten da kontzesio mota hauetan ere, indiferentzia: berdin zaigu zer gertatzen den, edozer gertatuta ere, den egoerarik muturrekoena edo makurrena gertatzen dela ere, horretatik ondoriozta dezakegunaren kontrakoa gertatuko da perpaus nagusian. Diren posibilitate guztiak hartzen dira kontuan, berdin zaigula esateko, posibilitate horietako bat gogoan dugula (normalean muturreko kasu bat) perpaus nagusikoa beteko dela esateko.

Honako hau da halako perpaus moten egitura osoa:

P. erlatiboa + aditzai + -eN + erlatiboaren burua + hondarkia + aditzai + -eLA

Den lekuan dela, aurkituko dut.

39.3.10b Erlatiboaren buruak ez du nahitaez agertu behar. Ikusi berri dugun adibidea eta honako hau, adibidez, burudunak dira: Dabilen tokian dabilela, ez da alferrik galduko. Hauek, berriz, ez: Datorrena datorrela, zuk segi zeure martxan; Dakiena dakiela, ez naiz Joxeren beldur.

Egitura honetako parte den perpaus erlatiboa nahiko murritza izaten da normalean. Askotan aditza bera bakarrik erabiltzen da (Den lekuan dela; Dabilen lekuan dabilela). Bitxiagoak izaten dira zenbait osagai dituzten perpaus erlatiboak: Gure etxera gaur goizean goiz datorrena datorrela, ez diot atea irekiko.

39.3.10c Egitura hauetan, bestalde, ikusi dugu bi aditz daudela: perpaus erlatibokoa eta -ela menderagailua daramana; bi aditz horiek berbera izan behar dute halako egituretan: horregatik jarri diegu biei azpi-indize bera goiko formulan. Ez dira egokiak bestelakoak: *Dagoena datorrela, …; *Dabilena datorrela, …

Berbera diogunean ez gara ari aditz erro berari buruz bakarrik, baita aditzaren denbora eta aspektu ezaugarri berari eta pertsona berari buruz ere: *Datorrena zetorrela, …; *Datorrena etortzen dela, …; *Etorriko dena datorrela, …; *Datorrena datozela, …

Orain arte adizki sintetikodun adibideak aipatu ditugu, ohikoagoak direlako, baina horrek ez du esan nahi adizki analitikoekin ere egin ezin daitezkeenik egitura hauek. Hona adibide bat: Eraman nazak Lea ikustera, kostatzen dena kostatzen dela (X. Amuriza).

39.3.10d Erabileraren poderioz, finkatutako egiturak sortzen dira askotan, batzuk erabat lexikalizatuak: Dena dela (baina *Zena zela, ez genion kasurik egin); Dena den (baina *Zena zen)

39.3.10e Egitura honek adizkirik gabeko beste egitura baten antza du; orain arteko kasuetan perpausez mintzatzen ginen (eta, beraz, aditzez), eta oraingoan izenez arituko gara, errepikatzen diren izenez. Lehen aditzekin bezala, orain izenekin ere gertatzen da gauza bera, forma desberdinean “errepikatzea: iritziak iritzi, …; usteak uste, …; kontuak kontu, …; legea lege, …

Balio bertsua dutela esan daiteke; desberdintasuna, batean aditzak erabiltzen direla (perpausak), eta bestean izenak ditugula (izen sintagmak); agerian behintzat.

Hona esapide hauen egitura:

Izenai + mugatzailea + izenai + -Ø (mugagabea)

Iritziak iritzi (direla), …Iritziak iritzi, …

Ekar ditzagun hona aipatu ditugun egituren adibide batzuk: Zarena zarela, oker zaude zure ustean (Etxaide); Datorrena datorrela, baietza emon bihotz- eske datorrenari (Erkiaga); Euskaldun izakerearen zabaltzaillea izan gura neuke nabillen tokian nabillela (Agirre); Baiña egozan lekuan egozala, ezagun izaten zan Mendiolan nagusi-etxekoandrak zeintzuk ziran (Agirre); Eta, degun suertea degula, berdin geldituko gaitun (J. M. Barandiaran); Hil zuenak hil zuela, zeruan bego haren arima bake sainduan (Etxaide); Esanak esan eta usteak uste, guk ere gehi dezakegu […] harako Etxepareren ezkutariak bere damatxoari aurpegira ziona (Mitxelena); Iritziak iritzi, noan orain gure artean, agertu berrian bertan, izan zuen harreraz mintzatzera (Mitxelena).

39.3.10f Perpausetatik sintagmetara jauzi egin dugularik, aipa ditzagun sintagmen arrimuan erabiltzen diren bi postposizio, azpiatal honetan aipatu ditugun egituren balio bertsua dutenak: despit eta gorabehera.

Izen sintagmekin erabiltzen dira, ez aditzekin: genitiboaren ondoren lehenbizikoa (-en despit, -en despitez: deabruaren despit; infernuaren despit…), eta absolutuaren ondoren bigarrena (-ø gorabehera: eragozpen horiek gorabehera, …).

Hona zer dakarren Euskaltzaindiaren Hiztegiak gorabehera postposizioaren balioaz: “Dagokion izen sintagmak adierazten duena kontuan hartu gabe edo kontuan harturik ere”.

Ekar ditzagun adibide batzuk, hiztegi horretatik (gorabehera postposizioarenak) eta OEHtik (despit-enak):

Eragozpen horiek gorabehera, aurrera egitea erabaki dute; Giputzak malguagoak dira, zenbait haserrealdi gorabehera; Ni gorabehera, egingo dute; Bada aldea, nik esaten dudana gorabehera, bi argitaraldien artean.

Deabruaren despit, zure arima gaixoa salbatuko da (Tartas); Gaitz hunen erremedioa da (eziñbertzezko herra hunen despit) presuna hura maitatzeko zure ahalen egitea (Haraneder); Haren ungi egin guzien despit, ez dut harenzat izatu bihotz bekhaizti bat baizen (Mihura); Zuk, Jauna, zuk xarmatzen nauzu / Zeruko xarma puxantez; / hautsiko tut fiñean sokak / Ifernuaren despitez (Gazteluzar).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper