Euskararen Gramatika

39.3.9. Banakaritza egiturak


39.3.9. Banakaritza egiturak

39.3.9a Aurrerago, § 39.3.1. azpiatalean, aipatu dugu badela nahiz marka duten kontzesio perpausen egitura distributibo bat; esan daiteke kontzesioa adierazteko egituretako bat izan daitekeela banakaritza ere. Ekar dezagun hango adibide bat: Nahiz dela euria, nahiz (dela) eguzkia, kalera aterako naiz.

EGLU-III liburukian (17-18) aipatua dugu banakaritza deitutako juntadura mota hori. Han esaten da era honetara gauzatzen dela banakaritza edo distribuzioa:

hitz edo partikularen bat errepikatuz,

alborakuntza hutsez (juntagailurik gabe) edo juntagailuren baten bidez (eta, edo, nahiz, zein, ala) loturik. Juntagailua bera ere errepika daiteke (edo … edo …; nahiz … nahiz…).

39.3.9b Era askotakoak dira, beraz, euskaraz egitura distributiboak edo banakaritzazkoak: errepikatzen den elementuaren arabera eta erabiltzen den juntagailuaren arabera, kontaezinak dira konbinazioak.

39.3.9c § 39.3.1. azpiatalean eman ditugu nahiz daramaten egitura distributiboak; hangoei honako hauek gehitu behar zaizkie, menderakuntzaz ari garelarik —adizkiak (edo menderagailuak) errepikagai diren kasuak ditugu (alborakuntzaz nahiz juntaduraz)—:

Dela A dela B, + Perpaus Nagusia: Dela zurekin dela zu gabe, ni banoa; Gizon gazteak alabainan, dela argitzeko, dela bere adin ederraz gozatzeko, nahiago hiri handia (J. Etxepare).

Izan dadin A, (juntagailua) izan dadin B, + P. Nagusia: Izan dadin egunez, izan dadin gauez, iristen zarenean kasu egin; Zeren, zurea balinbada, semea izan dadin, edo izan dadin alaba, ez baitu aitaren egiterik (J. B. Elizanburu).

Subjuntiboa A, (juntagailua) subjuntiboa B, + P. Nagusia: Zurekin eraman dezazun ala etxean geldi dadin, nik ez dut ikusiko.

Batzuetan bigarren adizkia isilduta ere bai: Zezar-en adichkide izan dadila ala etsai [ø], ez diote barkatuko (Lafitte 1944: § 760).

Dela A, nahiz (eta, edo) dela B, + P. Nagusia: Dela zurekin nahiz dela zu gabe, ni banoa; Eguraldi ona dela edo txarra dela, kalera irtengo naiz.

Juntagailua ere izan daiteke errepikagai:

Edo A -ela, edo B -ela, + P. Nagusia: Edo hau falta duela edo bestea falta duela, beti eskean dabil; Ikasi behar dituzu, edo elizara zatozela, edo liburuaz edo bestez baliatzen zerala (Agirre Asteasukoa).

Hona, bestalde, aditz jokatugabea oinarritzat hartuz osatuak:

Nahiz A aditz partizipioa, nahiz B aditz partizipioa, + P. Nagusia: Nahiz goizean joan nahiz arratsaldean (joan), lanean aurkituko duzu; Ekusiko dituzu […] asko emakume […] jauntzi mota berriai jarraitzen nahiz etxea gaizki geratu, nahiz etxeko pakea galdu (Agirre Asteasukoa).

Zein A aditz partizipioa, zein B aditz partizipioa, + P. Nagusia: Zein bekatu guztia ezkutatu, zein estalgarriekin eskusatu, oro bat da (Mogel).

Aditz partizipioa A, aditz partizipioa B, + P. Nagusia: Goizean joan, arratsaldean joan, lanean aurkituko duzu; Goiz izan, berandu izan, nik lanean jarraituko dut; Egunak etorri, egunak joan, ez da bere onera etortzen Pantxika; Ibili eta ibili, ez zuen herririk ikusten.

Banakaritza kasu guztietan balioa bertsua dugu; EGLU-IV liburukian emendiozko juntaduran (bai … bai; ez … ez) eta hautakaritzazkoan (nahiz … nahiz; zein … zein) bereizita ageri badira ere, guztietan “orobatasun”ezko deitu dezakegun balioa dugu, indiferentziazkoa, alegia: berdin zaigu bata zein bestea, aditz nagusian adierazten dena gertatuko da. Batzuetan, banakaritzako bi kasuak (gogorarazi nahi dugu, bestalde, bi juntagai baino gehiago ere izan daitezkeela egitura distributiboetan) muturrekoak izaten dira (goiz izan, berandu izan); beste batzuetan, besterik gabe juntatzen diren bi perpaus, muturrekoak izan beharrik ez dutenak; gertukoak ere izan daitezke: Lagunekin irten dela, familiarekin joan dela, gaur ere Olatz ikusi gabe gelditu gara.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper