Euskararen Gramatika

39.3.8. Galdetzailea + ere + bait-/-en


39.3.8. Galdetzailea + ere + bait-/-en

39.3.8a EGLU-V liburukian (248) aztertu genuen erlatibozko molde baten eite handia duela kontzesio egitura honek; korrelaziozko perpaus erlatiboak deitu genituen han; perpaus erlatibo horietan izenordain bat izaten da, perpaus nagusiko erakusle anaforiko baten aurrekaria dena; perpaus erlatiboko aditzak, berriz, bait- menderagailua darama. Korrelazioa izenordainaren eta erakuslearen artean gertatzen da: Nor ere baitago nitan ta ni hartan, eta harek ausarki ekartzen du fruitu (Leon).

Liburuki hartan bertan (EGLU-V: 251) aipatzen da badela era horietako perpaus erlatiboen eta kontzesiozko mota baten arteko harreman handia, zenbait kasutan interpretazio bikoitza izateraino. Han esaten da testuinguru egokietan kontzesio balioa izan dezakeela izenordainak, eta horren ondorioz kontzesio balioa hartzen dutela perpaus horiek:

Non ere gordetzen baita, ez zaigu handik eskapatuko.

Nork ere salatuko baitu, hari ez zaio barkatua izanen.

Kasu hauetan, interpretazioa erlatibozkoa ez ezik kontzesiozkoa ere izan daiteke:

Gordetzen den lekutik ez zaigu eskapatuko (ERLATIBOA)

Salatzen duenari ez zaio barkatua izanen (ERLATIBOA)

Edozein lekutan gordetzen dela ere, harrapatuko dugu (KONTZESIOA)

Nornahi dela ere salatzen duena, ez zaio barkatuko (KONTZESIOA)

39.3.8b Hala ere, normalean kontzesio balioa duten perpausetan ez da korrelaziorik izaten izenordainaren (galdetzailearen) eta perpaus nagusiko erakusle anaforikoaren artean, bigarren hori ez baita agertzen.

39.3.8c Menderagailuari dagokionez, bai -en eta bai bait- izan ditzake halako kontzesio perpausetako aditzak.

Ekar ditzagun hona adibide batzuk:

a) -en menderagailua dutenak: Zonbat ere jauna den (pour seigneur qu’il soit) (Lafitte 1944: § 885); Zeiñ ere zeran handi ta luze, eztezu iritxiko (Larramendi); Eztezazula niholatako mandaturik enzun, zein ere aitzakiagatik nahi den (Pouvreau); Baña zein ere handiak liraken irabazte horiek, ez lukee pits bat balioko (Mendiburu); Zein ere ondasun ugariak dituen batek, gizonaren bizia eztago ondasun asko izatean (Iraizoz); Ciceron tristea, lurreko onragatik, bere erretorika guziaz zeñ ere zan, ta lenago alegin guziaz prestaturik zeñ ere zegoen, halere […] hutsegiteko bildurrak beti (Kardaberaz).

b) Bait- menderagailua dutenak: [Jonathas] etzitzaion batere bekaxtu Dabiti, zenbat baitzen ere arrotza (Larregi); Zenbat flako bai zare ere, zerbitzatu gogo duzun Jainkoak borthiztuko zaitu (Baratziart); Zein haundi baitire, gu iduriak dira erregeak (Arotzarena); Zer izanen baita ere ethorkizunaz, gero Iainkoaren miserikordiara ihes eginen badugu ere, orai eskuen gaiñean, presentean eztugu plazerik utzi nahi, eta penarik hartu (Axular).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper