Euskararen Gramatika

39.1.4. Aurkaritzako juntadura


39.1.4. Aurkaritzako juntadura

39.1.4a Juntadurarekin ere badu zerikusia kontzesiozko menderakuntzak; batez ere aurkaritzakoarekin. Izan ere, berdintsu eman daiteke aurkaritza erlazioaren berri juntaduraren bidez ere (ikus EGLU-IV: 183): Gaixo dagoen arren, kalera irten da (menderakuntza); Nahiz xentimorik ez duen, ardotarako beti izaten du zerbait (menderakuntza); Gaixo dago, baina kalera irten da (juntadura); Ez du xentimorik, baina ardotarako beti izaten du zerbait (juntadura)407.

39.1.4b Alde garrantzitsu bat dute bi moldeek, haatik: aurkaritzako juntadura egitura orientatua da, eta mendeko egitura, berriz, ez. Zer esan nahi dugu horrekin? Ez dela gauza bera izango perpaus juntatuak hurrenkeraz aldatzen baditugu: Gaztea da, baina badaki non duen burua [p baina q] ≠ Badaki non duen burua, baina gaztea da [q baina p].

Alegia, esanahi desberdina dute goiko bi esaldi juntatuek. Horregatik diogu orientatuak direla, bi perpausen hurrenkera eta orientazioa pertinentea delako:

  ADBERTSATIBOA: [p baina q] ≠ [q baina p]

39.1.4c Mendeko egituretan, berriz, ez da hala gertatzen: perpaus osoaren bi atalak (mendekoa eta nagusia) hurrenkeraz aldatuta ere, ez da esanahia aldatzen:

  Gaztea den arren, badaki non duen burua. [[p arren] q]

  = Badaki non duen burua, gaztea den arren. [q [p arren]

  KONTZESIOA: [[p arren] q] = [q [p arren]

39.1.4d Ez da, bestalde, aurkaritzako juntadurarekin bakarrik gertatzen hori; neurri txikiagoan bada ere, emendiozko juntaduraz ere balia gaitezke aurkaritza erlazioa adierazteko: Gaixo dagoen arren, kalera irten da; Euskalduna izanagatik, beti ari da erdaraz // Gaixo dago, eta kalera irten da; Euskalduna da, eta beti ari da erdaraz.

Ez da dudarik azken bietan, juntadura bidez eman ditugun adibideetan, badela kontzesio perpausetan den aurresuposizioa, gero hautsi egin dena.

  Gaixo dago [→ etxean geratuko da], eta kalera irten da.

  Euskalduna da [→ euskaraz hitz egingo du], eta beti ari da erdaraz.

Alde horretatik, ezin uka diezaiekegu aurkaritza/kontraargudiozko balioa. Hala ere, ez zaigu iruditzen kontzesiozkoan eta aurkaritzako juntaduran ezartzen den oposizioa bezain indartsua denik emendiozko juntaduraren bidez egiten dena; horregatik, azken hauek intonazio enfatikoagoa behar dute hautsitako aurresuposizio horren berri emateko, edo aurkaritzako diskurtso markatzaile baten laguntza handiagoa behar izaten dute gauzatzeko: Euskalduna da, eta, hala ere, beti ari da erdaraz.

407 Bi egituren (menderakuntzaren eta aurkaritzako juntaduraren) arteko erlazioa hain estua izaki, ez da harritzekoa aurkaritzako juntadura izatea kontzesio egituretako baten jatorria ere (ikus EGLU-IV: 215): Gaixo dago, baina kalera irten da (JUNTADURA) → Gaixo dago-baina, kalera irten da (MENDERAKUNTZA) → Kalera irten da, gaixo dago-baina (MENDERAKUNTZA).
Azken finean [A, baina B] egitura trukatu egin dugu, eta [B, A-baina] bihurtu. Bi egituren arteko antzekotasun logikoaren lekuko da baina-ren erabilera bikoitz hori: juntagailu erabilera eta menderagailu erabilera (kontzesio mota hau § 39.3.4 atalean aztertuko dugu).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper