Kokapena:
39.1.2a Inplikazio erlazio batez gainera aurkaritza erlazio bat ere badela esan dugu kontzesio perpausetan. Kontua da menderakuntzaz gainera (hipotaxia) badirela euskaraz beste egitura batzuk ere (parataxia) aurkaritza adierazteko, kontzesioarekin lotura estua duten beste egitura batzuk.
39.1.2b Mendeko kontzesioaren eta bestelako egitura horien artean dagoen antzekotasuna aztertuko dugu lerrootan. Hasteko, diskurtso markatzaileekiko antzekotasuna edo hurbiltasuna aipatuko dugu (§ 39.1.3). Horren ondoren, aurkaritzako juntadura (§ 39.1.4) eta bestelako mendeko perpaus batzuk ekarriko ditugu hona (§ 39.1.5), baldintzazkoak (§ 39.1.5.1) eta beste zenbait adberbio perpaus (§ 39.1.5.2).