Euskararen Gramatika

37.4.2. «-tzeko + postposizioa» egiturako formak


37.4.2. «-tzeko + postposizioa» egiturako formak

37.4.2a Aski da -tzeko forma bera helburuzko perpausak eratzeko, eta horrela erabiltzen da eskuarki gaur egun, esan den moduan, baina postposizio bat erantsi izan zaio inoiz forma honi ere, helburuzko adiera areago markatzeko edota ñabarduraren bat gehitzeko. Hala, -tzat postposizioa erantsita -tzekotzat forma eratu da, Iparraldean, -tzeko perpausen balio bereko helburuzko perpausak egiteko: Josuek igorri zituen aitzinetik isilik jendeak, jakitekotzat hiri hartako berri (Larregi); Jesu-kristo atera zen mortutik gizonen artean agertzekotzat (Larregi); Oren erdi baten buruan, bihia ateratzen da eta idorrarazten gero eraitekotzat (Duvoisin).

37.4.2b Era berean, -tzekotz forma eratu da, batik bat Iparraldean hau ere, helburuzko perpausak egiteko374: Egia honetaz fede gehiago egitekotz sinatzen ditut letra hauek (Argainaratz); Baserritar bilkurak alegeratzekotz koblak egiten zituzten orain (Mirande); Goriot isilean egon zen une batez, eginahal guztiak eta bi egiten bide zituela bere indarren biltzekotz (Makirriaingo katixima).

Forma honekin eginiko perpausek ere baldintzazko balioa izan dezakete, -tzeko soileko perpausek bezala: Horrela ibiltzekotz, hobeto duzu uztea.

37.4.2c Bere aldetik, -tzeko formari mugagabeko -ta- eta inesiboko marka erantsita eratu den -tzekotan formarekin ere helburuzko perpausak egiten dira. Postposizioaren gobernupean den izen sintagmaren izena isilpean utzita sortua da forma hori —[[(-tzeko) izena] -tan]—; bat baino gehiago dira horrela isil daitezkeen izenak: [[(-tzeko) {asmokontupuntuordu}] -tan]. Inguruak iradokitzen du zein den kasu bakoitzean isildutako izena. Hala, perpausak asmoa adierazten duenean pentsa daiteke asmo izena dela isilpean utzitakoa, eta -tzeko asmotan esapidea duela horrelakoetan -tzekotan formak oinarri (Goenaga 1980: 372). Esanahiari dagokionez, baliokideak dira asmo izena agerian duten perpausak eta hura isilduta dutenak: Zerbait irabazteko asmotan saldu zuen autoa eta Zerbait irabaztekotan saldu zuen autoa (Goenaga 1980: 372). Sintagmen egituran dago aldea, esan bezala: irabazteko asmotan sintagman [PS [[(perpausa) -tzeko] izena] -tan] egitura dago agerian; izena isildua dutenetan, berriz, zuzenean lotzen zaio -tan atzizkia -tzeko formari, eta horrela sortutako -tzekotan atzizkia forma egina bilakatu da, nolabait esan, besteak beste helburuzko perpausak eratzen dituen forma finkatua. Ekintza baten xedea edo helburua adieraz dezake horrela eginiko perpausak: Dena den, Etxamendi eta Larralderen kantuak dioenez “Pentze onaren erostekotan artaldea dugu saldu” (Argia).

Forma hau ere maiz erabiltzen da baldintza balioarekin, Hegoaldean batik bat: Inori laguntzekotan, zuri lagunduko dizut; Norbaiti eskerrak ematekotan, Ane ezin dugu alde batera utzi (ikus § 34.10a).

37.4.2d Hegoaldeko idazle batzuek, azkenik, -tzeko amoreagatik egitura erabiltzen dute: Pritchard andreak hogeita hamar milia ere egin zitzakeen, inoren hilotza ikusteko amoreagatik (Otegi); Ez lokartzeko amoreagatik, saiatuak ginen isiltasunari tarterik ez uztera (Epaltza). Egitura horretan amore izenak gobernaturiko izenlaguna dagoela esan daiteke, ‘ikusteko amore’, alegia, lehen adibidean, ‘ikusteko gogo’, ‘ikusteko nahi’ eta horrelakoen pare; areago pentsa daiteke, ordea, amoreagatik hori genitiboa eskatzen duen postposizio bilakatu dela (zure amoreagatik, irabazteko amoreagatik), subjuntiboa ere goberna dezakeena. Iparraldean amoreagatik (eta) aurretik dela erabiltzen da forma hau: Didier Borotra […] ernatu zen bere ekipo teknikoari manatzera lotura egin zezan kontratuaren eramaileekin, amoreagatik eta Miarritzek eskuratzeko diru zama larriak itsas hegiko uren garbitasunarentzat (Herria). Aurrekoek ez bezala, forma honek ez du helburuzkoaz bestelako erabilerarik, ez baldintzazkorik ez bestelakorik.

Idazleren batek, bestalde, -tzearen amoreagatik egitura erabiltzen du: Ezkerreko alderdiekin edo abertzaleekin ez joatearen amoreagatik, Nafarroaren eskumenen kontra bozkatzeko gai da (Berria).

374 Lafittek -tzat prolatiboaren forma moztutzat du -tz atzizkia: «A côté de la forme en -kotzat, il existe un prolatif tronqué en -tz» (1962: 219). De Rijkek, ordea, «the adnominal instrumental -koz, dialectally -kotz» dela irizten dio (2008: 430). Gramatika honetan ere instrumentalaren postposiziotzat hartzen da atzizki hori (§ 34.10a). Horrela bada, forma hori postposizioak gobernatzen duen izen sintagmaren izena isilpean utzita sortutakoa dela pentsa daiteke (-tzeko (asmo)z).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper