Euskararen Gramatika

37.3.3. Helburuzkoen hurbileko subjuntibozko perpausak


37.3.3. Helburuzkoen hurbileko subjuntibozko perpausak

37.3.3a Helburuzko perpausak egiteko bezala, zertarako-osagarriak eratzeko ere maizago erabiltzen da -tzeko forma subjuntibozkoa baino; hau ere erabil daiteke, ordea, zenbaitetan bederen, harekin egindako perpausen errankideak eratuz: Oraindik txikiegia zara lan horretan {jardun dezazun ∼ jarduteko}. Kapitulu honen sarreran azaldu den moduan, osagarrion perpaus nagusian ez da ‘asmoa’ duen egilerik, eta, bestetik, konplementazio erlazioari dagokionez, mendeko perpausa predikatu nagusiak eskatzen edo hautesten duen osagarri argumentala da; ‘txikiegia izateak’, esate baterako, zertarakoa eskatzen du (§ 32.10.2).

37.3.3b Osagarriotan ere ohikoagoa da subjektuak erreferentziakideak ez izatea: Berandu da atea ireki diezaguten; Badira tokiak sobera bihar Bilbon batzarra egin dezazuen; halere, helburuzkoek baino errazago onartzen dute erreferentziakidetasuna: Oraindik txikiegia zara lan horretan jardun dezazun —(zu)/(zuk)—; Besaulki bat falta dut sala osaturik eduki dezadan —(nik)/(nik)—. Gehienetan, halaz ere, erreferentziakidetasuna garbi dagoenean, subjuntibozkoak baino ohikoago eta naturalago dira -tzeko formakoak: Oraindik txikiegia zara lan horretan jarduteko; Besaulki bat falta dut sala osaturik edukitzeko.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper