Euskararen Gramatika

36.11. Maiztasuna ere adierazten duten kokapenezko perpausak


36.11. Maiztasuna ere adierazten duten kokapenezko perpausak

36.11a Aurreko ataletan aipatu ditugun formek ere badute, besteak beste, aldibereko gertakarien maiztasuna —errepikatzea edo ohikotasuna— adierazteko gaitasuna (Herriratzen naizenean pozik ibiltzen naiz lagun zaharrak agurtzen; Ohera orduko loak hartzen du beti), baina badira gertakarion gauzatze aldiak berariaz adierazten dituzten formak: -netan, -nero edo «-n {bakoitzean ∼ guzti(et)an ∼ orotan ∼ gehienetan ∼ bakanetan…}» (Herriratzen naizenetan pozik ibiltzen naiz batetik bestera; Hara joaten nintzenero gauza bera entzuten nuen; Zigorra izango duzu, gezurra esaten duzun bakoitzean; Hara joan naizen guztietan besoak zabalik hartu naute).

Erabilera urriagoa dute partizipioarekin eginikoek: -tu bakoitzean (Ni harrituta gelditzen naiz gogoratu bakoitzean, Uztapide), -tu aldiro (Haren argazkia ikusi aldiro negarra heltzen zitzaion). Partizipio erlatiboarekin ere erabil daiteke (gizon hura ikusitako bakoitzean).

36.11b Aldi izena isilpean duten erlatiboak dira horiek (herriratzen naizen [aldi]etan; joaten nintzen [aldi]ero; esaten duzun [aldi] bakoitzean…). Izena agerian dutela ere erabiltzen dira: hori gertatzen den aldietan, ikusten dudan aldiro, hori egiten duzun aldi bakoitzean…; edo batez ere zubererakoa den aldikal adberbioarekin (komuniatzen dugun aldikal). Esan daiteke, bada, izen ardatz zehatza duten erlatiboak direla horiek, hura agerian edo isilpean dutelarik. Izen sintagmaren gainean eraikitako postposizio sintagmak dira, bada, aurreko kapituluan aztertutakoen sailekoak (§ 35.2.12b).

Esan behar da, gainera, gertakarien kokapena seinalatzen duten osagarriak direla berez horrelakoak, horrekin batera maiztasuna ere adierazten duten arren: noiz? galderari erantzuten diote, ez zenbat aldiz? galderari. Bi alditan etorri da perpauseko osagarriaren gisakoak maiztasunezkoak dira, zenbat aldiz? galderari erantzuten baitiote; Etorri den aldi guztietan pozik ibili da gure artean perpausaren modukoak, berriz —osagarri mugatua dutenak—, kokapenezkoak dira, noiz? galderari erantzuten diotenak.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper