Euskararen Gramatika

36.3. Kokapenezko perpausak: Aldiberekotasuna


36.3. Kokapenezko perpausak: Aldiberekotasuna

36.3a Aurreko kapituluan adierazi den moduan, gertakariak denboran kokatzen dituzten osagarri batzuk deiktikoak dira, hots, hizketa unea erreferentzia dutenak (orain) eta beste batzuk anaforikoak, hau da, bestelako erreferentzia dutenak (orduan), ikus § 35.2.2h. Azken mota honetakoak dira denborazko perpausak, aipatzen duten gertakaria baita perpaus nagusiko kokapenari erreferentzia ematen diona; barnean gertakari izen bat duten osagarrien parekoak dira: {Jaio zen egunean ∼ Haren jaiotza egunean} seinale handiak izan ziren.

36.3b Perpaus nagusian aipatzen den gertakaria mendekoan aipatzen denaren denbora berean —une edo epe berean— gauzatzen dela adierazten denean esaten dugu gertakariok aldiberekoak direla: a noiz, b orduan, alegia. Zabal hartu beharreko kontua da hori, ordea, ñabardura asko dituena: forma batzuek modu orokorrean adierazten dute denbora-erlazio hori; beste batzuek modu azkarragoan egiten dute, berehalakotasuna edo jadaneko gertakaria berariaz seinalatuz; eta beste zenbaitek, azkenik, gertakarien iraupenari dagokion aldiberekotasun zehatza adierazten dute berariaz.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper