Kokapena:
Gramatiketan eskuarki ‘denborazko perpaus’ deitu izan direnak izango ditugu aztergai atal honetan (lana amaitu duenean, iritsi den orduko, laguna etorri arte…). Osagarri adberbialak dira hauek ere, postposizio sintagmak gehienak, aurreko kapituluan aztertu direnak bezala, baina atal berezia eskaintzen diegu, hala ere, oinarrian perpausa eta hari erantsita denboraren adierazpenean espezializatu eta neurri batean ‘finko’ bilakaturiko formak dituztelako.