Euskararen Gramatika

35.2.11. Bi mugak adierazten dituzten osagarri adberbialak


35.2.11. Bi mugak adierazten dituzten osagarri adberbialak

35.2.11a Muga biak berariaz aipa daitezke, korrelazioan jarriz aurreko ataletan ikusi diren osagarriak: Goizeko hamarretatik arratseko seiak arte irekita daude dendak; Ekainetik iraila bitartean jende asko ibiltzen da hondartzan; Astelehenetik iganderaino egongo naiz kanpoan.

Korrelazioan denean adlatiboarekin adieraz daiteke azken muga: Ekainetik irailera jende asko ibiltzen da hondartzan; Goizetik arratsera zu zaitut gogoan; Ostegunetik igandera kanpoan izango naiz. Azken muga hizketa unean kokatzen denean, hona adberbioa erabiltzen da: Duela bi urtetik hona partida guztiak irabazi ditugu; Handik hona urte asko bete dira. Egitura honetatik aparte adlatiboa ez da iraupenaren azken muga adierazteko erabiltzen: {Igandera arte ∼ *igandera} egongo naiz hemen. Egitura hau, bestalde, konparazioa bideratzeko ere erabiltzen da inoiz: Urte batetik bestera alde handiak izaten dira turismo kontuan. Horrelakoetan iraupena ez, une bitako egoeren arteko alderaketa ematen da aditzera.

35.2.11b Muga biak aipatzen dira, halaber, «izena eta izena + {artean ∼ bitartean}» egituran: Zortziak eta hamarrak {artean ∼ bitartean} bulegoan izango naiz.

Korrelazioan ipinitako sintagma hauek gertakariaren iraupena seinalatzen dute, esan den bezala, predikatua iraupenekoa denean: Geroztik hunat eduki nauzu zure geriza goxoan (Xalbador). Baina hau unekoa denean, kokapen inklusiboa ematen dute aditzera: Osteguna eta igandea bitartean iritsiko da.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper