Euskararen Gramatika

35.2.10. Hondarreko muga adierazten duten osagarri adberbialak


35.2.10. Hondarreko muga adierazten duten osagarri adberbialak

35.2.10a Hondarreko mugako osagarriek arte postposizioa edo, zenbaitean, -raino atzizkia daramate (bihar arte, iganderaino). Gehienak arte postposizioarekin eratzen dira, eta honek adberbioa edo izen sintagma gobernatzen du (noiz arte, atzo arte, orain arte, ordu arte; igandea arte, hurrengoa arte) —aldaerak: arteraino eta arteino, edo arteo, artino, artio (gaur arteraino, bihar arteino, bertze egun bat artio)—. Izen sintagma mugatua izatea da ohikoena (egun hura arte, bostak arte, Gabonak arte); idatzian maiz ageri den hurrengo arte eta igande arte bezalakoen idazkera <aa> bikoitzaren ebakera laburtuaren isla izan daiteke (igande(a) arte)329. Batzuetan, hala ere, mugagabea da sintagma (beste egun bat arte, duela hiru urte arte); eta beste batzuetan, bizkaieraz batez ere, adlatiboan ematen da (ordura arteEuskaltzaindiaren Hiztegiak ordu arte eta ordura arte (ez ordurarte) formak onartzen ditu—, igandera arte, arratsaldera arte). Postposizio honekin eratzen dira gero arte, bihar arte, hurrena arte edo sarri arte (Ipar.) agur esaldiak. «{Duela ∼ orain dela} IS zenbatzaileduna» esapide adberbiala ere goberna dezake postposizio honek: Duela bi urte arte ez nuen horren berri (ikus § 35.2.4).

Artean forma ere erabiltzen da azken muga adierazteko (orain artean, sarri artean; arratsa artean, hurrengoa artean, sei orenak artean; gauerdira artean; duela sei urte artean). Eta baita bitarte nahiz bitartean postposizioak ere (Hilaren azkena {bitarte ∼ bitartean} ez digute soldata ematen) —iraupenaren zenbatekoaren adierazpenaz, ikus § 35.2.8g330.

35.2.10b Adlatibo burutuko -raino atzizkia —kontsonante ondoan -daino—, erabiltzen da inoiz azken muga adierazteko, adberbioekin batez ere: oraindainooraingino, orainino—, gaurdaino, egundaino, orduraino; galderetan, baldintzetan, konparazioetan eta ezezko perpausetan ageri dira maiz horrelakoak: […] oraindaino gehiegi mugitu ez badira ere (Mitxelena); Bidez aldatzea zer zen ez nekien gaurdaino (Txillardegi); Baldin bazen eta izan bada egundaino egiazko euskaldunik, hura zen (Hiriart-Urruti); Eta beretan arkitu zituela orduraino inon ere ikusi ez bezalako zuhaiztiak (Iztueta). Egundaino-k ‘gaur arte’ esan nahi du esandako testuinguruetan, baina ‘inoiz (ez)’ adieraz dezake ezezkako esaldietan: Hitz dautzut egundaino ez diodala ene zorra pagatzen ahalko (Narbaitz). Izen sintagmekin ere erabiltzen da atzizki hau: Hizketa hau eginda, Jesus ezkutatu zitzaien, eta hurrengo iganderaino berriz agertu zitzaienik, ez dakigu (Lardizabal); Ez dugu deus aurkitu egungo eguneraino (Mitxelena); Emanen didazula grazia […] zure zerbitzu sainduan irauteko heriotzako orduraino (Añibarro)331. Azkeneraino iraun esaldiak denbora ez ezik, gauzak muturreraino doazela esan nahi du.

329 “Esta segunda construcción aparece a menudo en los textos con el sust. en forma indet. (egun arte, etc.), lo que parece reflejo de la pronunciación corriente (egunarte); semánticamente, sin embargo, no cabe duda de su carácter determinado” (OEH s. v. arte).

330 Arte eta artean postposizioek mendebaldean azken aldian duten banaketaz, ikus § 36.6.2d.

331 Ohar aldea: egundaino adberbioa eta (azken) eguneraino izena; orduraino adberbioa eta (heriotzako) orduraino izena (= oreneraino).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper