Euskararen Gramatika

35.2.6. Bestelako adierazpenak dituzten osagarri adberbialak


35.2.6. Bestelako adierazpenak dituzten osagarri adberbialak

35.2.6a Kokapen orokorra adierazten dute «denbora izen ziklikoa + {-n ∼ -z}» egiturako sintagmek —erreferentzia puntu zehatza dutenean izan ezik (ikus § 35.2.3d)— (Igandean ez da lan egiten; Gauaz ibiltzea du gustuko); -z atzizkia ohikoa da horrelako osagarrietan (egunaz / egunez, gauaz / gauez, Pazkoz, Inauteriz)324. Orobat, -ekin atzizkiarekin egindako sintagmek kokapen orokorra ere adieraz dezakete (Igandearekin egiten diegu lagunei bisita).

35.2.6b Kokapen zehaztugabea ematen dute aditzera «[denbora izena (+ -en)] + {batean ∼ batez}» egiturako osagarriek (egun(en) batean, goiz batean, gau batez, beste batean, halako batean, zenbaitetan, batzuetan, beste batzuetan, eta berdin besteetan, honelakoetan, horrelakoetan eta halakoetan bezalakoek); iragana nahiz etorkizuna seinala dezakete hauek ere (Egun bero batean egin zitzaion ondoeza; Egunen batean joango natzaizu bisitan) —garai batean eta denbora batean esapideak ‘antzina’ adierazteko erabiltzen dira (ikus § 35.2.4c)—.

Noizbait, noiznahi eta inoiz adberbioek ere zehaztugabeko erreferentzia dute; azkenak galderetan, baldintzetan eta baiezko esaldietan du erabilera hori: Izan al zara inoiz Parisen?; Gezurrik esaten baduzu inoiz, igarriko dizut; Inoiz bisita egiten dio Zarauzko txakolinari (JanEd).

35.2.6c «{Adberbioa ∼ IS} + -(ra)ko» egiturako osagarriek erabilera bat baino gehiago dute. Balio prospektiboa izan dezakete, besteak beste. Hala, gertakaria noizko izango den gauzatua seinala dezakete, haren gauzatzearen ustezko muga aipatuz (Biharko hemen izango da; Bezpera(ra)ko dena prest zuten; Datorren iganderako amaitua izango dute lan guztia; Gaurko egingo zuela esan zigun; Bostetarako nahi ditut paper horiek); horrelakoetan ez da esaten noiz gauzatu den gertakaria, baizik eta noiz izan den edo noiz izango den jadanik gauzatua.

Ordurako / orduko(tz) adberbioak ere gertakaria une jakin batean jadanik burutua dela adieraz dezake (Zaharkitua zen ordurako; Orduko bazituen bi haur). Postposizio moduan perpausekin erabiltzen da maizenik orduko (ikus § 36.5.2b); izenarekin ere erabil daiteke, ordea, aditza isilduta, berehalakotasuna adieraziz (Gaua orduko, etxeko ateak itxi zituzten) edo, bizkaieraz, aurrekotasuna (Gaurko gaua orduko daukagu zerua euria dariola).

35.2.6d Balio destinatiboa ere izan dezakete egitura horretako osagarriek, gertakariak zer denbora duen xede adieraziz; horrelakoetan ere osagarriak ez du adierazten noiz gauzatu den gertakaria, zer denborari begira gauzatu den baizik: Beroki berria erosi dut negurako; Ari al zara dirua aurrezten zahartzarorako?; Gorde ezazue janari pixka bat biharko eta etziko; Gaurko erosi nituen onttoak, baina gose ez bazarete, bihar jango ditugu; Horrek ez du oraingo balio; Gorde ezazu zerbait ordurako; Zu ere hasiko zara lanean noizbait, aholku bat emango dizut ordukotz.

35.2.6e Goiz adberbioa garai edo epe jakin baten lehen uneak adierazteko erabiltzen da maiz, egunaren lehen uneak seinalatzeko batez ere (Goiz jaiki da; Txintxo ibili eta goiz etxeratu!). Berandu adberbioa duen gau beranduan osagarriak, berriz, egunaren azken orduak adierazten ditu (Gau beranduan etxeratzen zen, Ibinagabeitia). Irakurketa baloratiboa dute, ordea, goiz eta beranduberant Iparraldean eta Nafarroan, belu bizkaieraz— adberbioek une egoki edo ohikoa baino lehenagoko edo geroagoko denbora adierazteko erabiltzen direnean, goizegi eta beranduegi aldaerek bezala (Goiz zatoz, dendak itxita daude oraindik; Berandu iritsi zara, hitzaldia hasita dago). Goiz, garaizberandu gabe— eta berandu adberbioek eratzen dute une egokiari buruzko adierazpena: ‘unea baino lehen’, ‘unean’ eta ‘unearen ondoren’ adierazten dute, hurrenez hurren.

324 Erreferentzia zehatzeko datorren igandez bezalako esaldiak ez dira ohikoak, Hegoaldeko idazle batzuek erabiltzen badituzte ere.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper