Euskararen Gramatika

34.6. Non (eta) ez… -n


34.6. Non (eta) ez… -n

34.6a Perpaus jokatuekin, baldintzazko perpausak osatzeko beste bidea non (eta) ez… -n moldea da: Bihar horretaz mintzatuko dira, non ez diegun holako gairik aipatzea debekatzen. Iparraldeko euskalkietan erabiltzen da bereziki baldintza mota hau. Beti ezezko perpausak izaten dira, eta non lokailua daukalarik hastapenean, -n du menderagailua. Mendebaldeko euskalkietan eta ager daiteke non lokailuaren ondotik: Ibaiak bere bidetik irtengo dira, non eta ez duen atertzen laster; Non eta sokaz lotzen ez nauten, ni hemendik irtengo naiz. Bestalde, nabarmendu behar da, azken adibidean adizki laguntzailea eta ezezkotasuna ez direla perpausaren hastapenean, non lokailuaren ondoko lehen posizioan. Erabide hau ere zilegi da, nahiz doi bat markatua den Iparraldeko euskalkien erabilera nagusiaren eretzean.

Non (eta) ez… -n moldea erabiliz osatutako adibideetan, baldintzazko perpausak salbuespen zentzua oso zorrotza du, ondore perpausari begira. Izan ere, ondore perpauseko baieztapena urra dezakeen salbuespen bakar gisa agertzen da baldintzan adierazia. Horrelako baldintza ba- aurrizkia erabiliz adierazteko, behintzat edo, areago, salbu gainera daiteke, baldintzazko perpausa ezezkoan utzirik lehen kasuan (Bihar horretaz mintzatuko dira, holako gairik aipatzea debekatzen ez badiezu behintzat); ez, ordea, bigarrenean (Bihar horretaz mintzatuko dira, salbu holako gairik aipatzea debekatzen badiezu).

34.6b Ordenari dagokionez, egitura horretan protasia apodosiaren atzean jartzen da gehienetan: Negu hartan ez zuten goserik pasako, non azken unean uzta bat-batean ez zitzaien galtzen. Baina ez dira falta alderantzizko segida dutenak ere: Non ez duzun arerioa osoki garaitua ikusten, ez zaitezela pausa. Eta lehenengo adibidean ikusten da, bestalde, baldintzazko perpauseko adizkia iraganekoa ere izan daitekeela.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper