Euskararen Gramatika

34.5.1. Menderagailu nagusi bat


34.5.1. Menderagailu nagusi bat

34.5.1a Baldintzazko perpausen artean, ba- aurrizkia menderagailu gisa baliatzen dutenak hartu ohi dira perpaus mota osoaren eredu modura: Ikusten banau, ezkutatzen saiatuko naiz; Deituko balit, barkatuko nioke. Erabil daitezkeen adizkiei dagokienez, aukera handia dago, bai baldintzazko perpauserako, bai ondore perpauserako. Ba- menderagailua, nahi izanez gero, baldin lokailuaren bidez ere indar daiteke: Baldin Pello Bilbon ikusten baduzu, esaiozu ikusi nahi nukeela. Baldin lokailuaren tokia baldintzazko perpausaren barnean aski libre da: baldintzazko perpausaren hastapenean (aurreko adibidean bezala) edo adizki jokatuaren ezkerrean, ba- aurrizkiaren ondo-ondoan, izan daiteke; adibidez, goiko adibidea honela esan daiteke: Pello Bilbon ikusten baldin baduzu, esaiozu ikusi nahi nukeela.

34.5.1b Baldintzazko perpausen sailkapena, haietan agertzen den adizkeraren arabera egin ohi da, (+/-alegialdia) ezaugarritik abiatuta. Ezaugarri horrek lotura estua du esaleak hipotesiari aitortzen dion gertakortasun mailarekin. Baldintza irrealak eta baldintza errealak bereizten dira. Baldintza irrealak deitzen direnetan alegiazko aldiko adizkiak erabiltzen dira. Haietan gertatugabe edo gertagaiztzat jotzen diren gertakariak edo egoerak, jazo balira edo jazoko balira bezala aipatzen dira. Baldintza errealak deitzen diren perpausetan, aldiz, iraganeko edo oraineko adizkerak erabiltzen dira, eta gertakari gertatuak edo gertakorrak adierazten dira.

Adibideak emateko, has gaitezen hiztunek aurretik modu seguruan ezagunak dituzten kontuekin: Francoren armadak Espainiako gerla zibila galdu balu/*bazuen baldintzazkoan, adizkiaren aldetik, (+alegialdia) bakarrik da onargarria (balu), mendeko perpaus horretan esana kontrafaktuala izanik, iraganeko adizkia (bazuen) ez baita egokia gertatu ez zen zerbait adierazteko, inferentziazko erabileraren batean ez bada behintzat. Aldiz, Francoren armadak Espainiako gerla zibila irabazi *balu/bazuen… adibidean, alderantzizko egoera aurkitzen dugu. Adizkiak (+alegialdia) ezaugarria duenean (balu), baldintza irreala izango genuke, eta (-alegialdia) ezaugarriarekin (bazuen), baldintza erreala.

Hiztunentzat hain argiak ez diren kontuak darabiltzagunean ere, adizkia (+/-alegialdia) motakoa izateak badu garrantzia. Ondorengo bi perpausak izango genituzke zuzenak baina biak ez dira sinonimoak: Bihar euria egiten badu / Bihar euria egingo balu. Adizkiak alegiazko aldia ez duenean (badu), hiztunak aditzera ematen du haren ustez biharamunean euria egitea gerta daitekeen gauza dela, hots, gauza segura izan gabe ere, guztiz gertakor iruditzen zaiola; baldintza errealen barnean sartuko genuke. Alderantziz, alegiazko aldiko adizkia daraman adibidean (balu), gertatze hori hipotetikoagotzat jotzen du; baldintza irrealen sailean kokatuko genuke.

34.5.1c Beraz, alegialdia dakarten perpausei baldintza irrealak deituko diegu; alegiazko aldiko adizkirik gabe, iragana edo oraina dakartenei, baldintza errealak. Sail nagusi bakoitzaren barnean ere aukera desberdinak izan ditzakegu. Baldintzazko perpausen sailkapen nagusia honelakoa dugu:

Illustration

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper