Euskararen Gramatika

33.1. Ondoriozko perpausen egitekoa


33.1. Ondoriozko perpausen egitekoa

33.1.1. Bi gertakari

33.1.1a Ondorio perpausa duten esaldietan intentsitate handiko gertakari bat eta hark eragindako ondorioa ematen dira aditzera. Hain ondo mintzatu da ikaslea, non txundituta geratu baita klaustro osoa esaldian, adibidez, ‘ikaslearen mintzaldi on-ona’ eta ‘klaustroaren txundidura’ aipatzen dira, hura honen eragilea dela seinalatuz, edo, zuzenago esanda, hau haren ondorioa dela adieraziz. Gertakari eragilea aipatzen duen perpausak morfema kuantifikatzailea edo kualifikatzailea darama beti, gertakariaren intentsitatea edo nolakotasun aipagarria aditzera ematen duena (hain, hainbeste, hala, halako moldez…). Hain zuzen ere, intentsitatearen adierazpena funtsezkoa da esaldi hauetan, hura baita ondorioaren eragilea.

33.1.1b Zehatzago esanda, elkarri eragiten dioten gertakari bi aipatzen dira ondoriozko perpausa duten esaldiotan: intentsitateko gertakariak ondorioa eragiten du, batetik, baina, bestetik, ondorioak ematen dio aurrekariaren intentsitateari dagokion neurria. ‘Hain ondo mintzatzeak’ ekarri du ‘klaustroaren txundidura’, adibidean, baina txundidura horrek ematen dio ondo mintzatu izanari dagokion intentsitatearen neurria. Entzuleak txundituta uztea gauza handia da, esaldiak iradokitzen duenez, eta horrek ematen dio neurria mintzatzearen mailari; balio superlatiboa duen neurria, hain zuzen, hain ondo mintzatu da, non… esaldiak ‘oso ondo mintzatu dela’ esan nahi baitu.

33.1.2. Ondoriozkoak eta kausazkoak

33.1.2a Kausazko perpausak ere gertakarien arteko kausa-ondorio erlazioan oinarritzen dira, ondoriozkoak bezala, baina alderantzizko ikuspegia islatzen dute haiek eta hauek (ikus § 38.1.1). Kausazkoetan mendekoak aipatzen du kausa eta nagusiak ondorioa (hain ondo mintzatu denez, txundituta utzi ditu denak); ondoriozkoetan alderantziz da, mendekoak aipatzen baitu ondorioa (hain ondo mintzatu da, non txundituta utzi baititu denak). Adibide hauek erakusten dutenez, trukagarriak gerta daitezke zenbaitetan kausazko eta ondoriozko perpausak, baina aldeak ere izan daitezke haien artean. Ondoriozkoek, esan bezala, intentsitateko ezaugarri bat behar dute perpaus nagusian, ondorioa ekarri duena; intentsitate hori seinalatzen duen morfema gabe ez dago ondoriozko egiturarik (*ondo mintzatu da, non txundituta utzi baititu denak); kausazkoetan ez da beharrezkoa intentsitatearen aipamen hori (ondo mintzatu denez, txundituta utzi ditu denak).

33.1.2b Bada, beraz eta hortaz diskurtso markatzaileek ere ondorioa adierazten dute, baina jokabide desberdina dute hauek eta ondoriozko perpausek. Intentsitatearen adierazpenak bereizten ditu, besteak beste. Hiztunak ateratzen duen ondorio logikoa aurkezten dute diskurtso markatzaileek, ez intentsitateko aurrekari batek eragindako gertakaria. Ordu biak dira; beraz, goazen bazkaltzera esaldian, esate baterako, ‘ordu biak dira’ perpausean ez da intentsitate adierazpenik, eta ondorioa hiztunaren logikari dagokio. Ondorio perpausak, bestalde, mendekoak nahiz alboratuak izan daitezke; diskurtso markatzaileek, berriz, ez dute mendeko perpausik eratzen (ikus 42. kapitulua).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper