Euskararen Gramatika

32.5. Eredu erromanikoko konparazio perpausak. Egitura eta motak


32.5. Eredu erromanikoko konparazio perpausak. Egitura eta motak

32.5a Perpaus erlatiboekin gertatzen den moduan, ohiko eredua jarraituz ez ezik, eredu erromanikoari jarraituz ere osatzen dira konparazio perpaus batzuk: Aberatsa hain biluzgorri sortu zen, nola pobrea (Axular) = Pobrea bezain biluzgorri sortu zen aberatsa. Bi morfema erabiltzen dira eredu honetako konparazioan: perpaus nagusiko morfema kuantifikatzailea edo parekatzailea (hain, adibidean) eta mendekoan kokaturiko konparazio morfema (nola). Mendeko perpausean, bestalde, bigarren terminoa ematen da, erreferentziazkoa, konparazio morfemarekin batera (‘nola pobrea’).

Bi motatako esaldiak eratzen dira eredu erromanikoari jarraituz. [Hain … nola] gisakoak daude batetik, goiko adibidearen modukoak. Perpaus nagusian hain, hainbat edo hainbeste kuantifikatzaileak dituzte, eta mendekoan nola, zein (eta)282, zelan edo non morfemak. Ordena finkoa dute mota honetako esaldiek, aurrean doa beti perpaus nagusia: Non egiten da hainbat burdina nola Euskal Herrian? (Etxeberri Sarakoa). Baina *Non egiten da nola Euskal Herrian hainbat burdina? Alderaketa kuantitatibo-berdintasunezkoa ematen dute aditzera.

[Hainbat … zenbat] edo [hala … nola] gisako korrelazioa dutenak daude, beste aldetik. Aurrean joan daiteke hauetan ere perpaus nagusia: Hainbatenaz izan zara altxatua, zenbatenaz apaldu nahi izan baituzu (Mihura). Baina, ordena aldatuta, mendekoaren ondoan ere eman daiteke: Zenbatenaz apaldu izan nahi baituzu, hainbatenaz izan zara altxatua. Mota honetako esaldiekin alderaketa kuantitatibo-berdintasunezkoa eta parekotasunezkoa era daitezke.

32.5b Perpaus nagusian erabiltzen diren morfemak hirugarren mailako erakusletik eratorriak dira (hain, hainbat, hainbeste, hala…). Konparazio morfema gehienak, berriz, galdekatzaileak dira jatorriz (nola, zein, zenbat…).

Hauek dira [hain … nola] gisako egituraren morfema ohikoak:

maila: [hain … {nola ∼ zein (eta) ∼ zelan ∼ non}]

zenbatekoa: [{hainbat ∼ hainbeste} … {nola ∼ zein (eta) ∼ zelan ∼ non}]

Eta hauek [hainbat … zenbat] gisako korrelazioak dituztenak:

maila: [hainbat … zenbat] eta [hainbate(na)zzenbate(na)z]

zenbatekoa: [{hainbat ∼ hainbeste} … zenbat]

Parekotasunezko alderaketa, berriz, [hala … nola] gisako korrelazioaz bideratzen da.

282 Zein eta morfema zeinda idatzia ageri da gehienetan testuetan.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper