Euskararen Gramatika

31.5.3. Korrelaziozko perpaus erlatibo jokatugabeak


31.5.3. Korrelaziozko perpaus erlatibo jokatugabeak

31.5.3a Korrelazioz eraturiko egituretan perpaus banatan diren galderazko izenordain bat eta erakusle bat aurrekari-anafora erlazio batean emanak dira, galderazko izenordaina daukan perpausa mendekoa izanik (ikus § 31.2.3, § 31.4.6). Egitura hori erakusten du honako adibide honek: Zer ere ikhusten baitugu bertzeer egiten, hari jartzen gare (Hiriart-Urruti). Mendebaldean, bait- menderagailuaren orde -(e)n erabiltzen da: Nola egiten dekan, ala izango dek (Azkue).

31.5.3b Baina batzuetan, errefrauetan bereziki, edo eredu horri dagozkion zenbait esapidetan, korrelaziozko egitura hori mendeko perpauseko aditza jokatugabea izanik aurkitzen da: Zer ikusi, hura ikasi; Otsoa non aipa, han gerta (Oihenart); Bakoitzak zer erein, huraxe bilduko du (Elizen arteko Biblia); Non gogoa, gazteak han du zangoa (Zerbitzari). Korrelaziozko egitura argia da adibide horietan guzietan, zeren galderako izenordaina eta erakuslea garbiki korrelaturik baitaude. Ohartzekoa da, halaber, adibide horietan guzietan adizki jokaturik ez dela galderazko izenordaina agertzen den ezkerreko perpausean, edo adizkirik batere ez delako (non gogoa), edo forma jokatugabe batean delako, izan dadin aditzoina (non aipa) edo partizipio burutua (zer ikusi).

31.5.3c Bestalde, adibide horietan guztietan mendekotasun erlazio sintaktikoa dago bi perpausen artean; galdera izenordaina eduki arren, ez dira egiazko galderak, ez dira galde perpausak bezala ahoskatzen. Beste batzuetan, aldiz, korrelazioa gerta daiteke alboraturik diren bi perpaus beregainen artean. Holakoetan, egiazko galdera da lehen perpausa eta galdera gisa ahoskatzen da: Zuk zer hartuko (duzu)? Nik ere huraxe nahi dut.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper