Euskararen Gramatika

31.4.7. Aurrekaririk gabeko galdera izenordaina duten erlatiboak


31.4.7. Aurrekaririk gabeko galdera izenordaina duten erlatiboak

Bi egitura bereiz daitezke aurrekaririk gabeko galdera izenordaina duten perpaus erlatibo jokatuetan: bait- menderagailua hartzen dutenak eta perpaus erlatiboko aditza subjuntiboko forman dutenak. Lehen egituraren adibide dira honako perpaus hauek: Emanen zeraukala zer ere eska bailedi (Leizarraga); Emanen daraiela zer baitute merezi (Etxepare). Mendeko aditza subjuntibokoa dute, aldiz, beste hauek: Ez dik [non bere burua reposa dezan] (Leizarraga); Eskriturak nonbait diona da, aurtxoak ogi eske zeuden ta etzan nork puska ziezaten (Larramendi); Ez dago nok egin dagijan penitenzijarik (Mogel).

Baina aurrekaririk gabeko galdera izenordaina eta bait- menderagailua duten erlatibo jokatuen egitura guti baliatua izan da egitura euskaraz, eta oso markatua da. Aditza subjuntiboko forman duten erlatiboak ere gaur zaharkitutzat jo ditzakegu, zeren perpaus jokatugabe gisa bakarrik erabiltzen baitira horrelako egiturak254.

254 Egitura hauei buruz argibide gehiago nahi duenak jo dezake EGLU-V liburukira (257-259).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper