Euskararen Gramatika

31.4.6.8. Korrelaziozko perpaus erlatiboaren tokia


31.4.6.8. Korrelaziozko perpaus erlatiboaren tokia

31.4.6.8a Gorago ikusi bezala korrelaziozko perpaus erlatiboak izenordain anaforikoa dakarren perpausaren hastapenean kokatzen ohi dira, honela, beraz:

[[… NOR/ZERBAIT-aditza …], HURA … aditza]

Zenbaitetan, halere, perpaus erlatiboa ez da perpaus osoaren hastapenean agertzen, baina haren erdian, betiere izenordain anaforikoa eskuinean duela (hau ageriko denean noski). Horrelakoa da ondoko adibidea: [Gero baderamatzate [zoin tokitarat iduritzen ere baitzeie], eta harat] (J. Etxepare).

Adibide horretan, harat izenordain anaforikoa dagoen perpauseko aditza (baderamatzate) aurrean da, eta perpaus erlatiboa haren eskuinean (izenordain anaforikoaren aurretik, haatik, ez baitaiteke bestela izan).

31.4.6.8b Batzuetan egitura hori aurkitzen da izenordain anaforikoa isildua izanik ere, hala nola Axularren adibide honetan: Beraz hunelatan, […] behar dugu egun beretik, geroko begira egon gabe, geure konzientziatik, zer ere notha, falta, eta narrio baitugu, khentzera enseiatu: eta halatan bakean eta soseguan egon, iarri eta pausatu (Axular).

Adibide horretan zer ere … bait- perpausa gaineko aditzaren (khentzera) ezkerrean da, baina halere perpaus horretako osagaien erdian, zeren ezkerrean duen sintagma (geure konzentziatik) khentzera aditzaren adizlaguna da. Erlatibo korrelatibo gisa aztertzen bada [zer ere … bait-] perpausa, suposatuko da, haren ondotik izenordain anaforikoa badela, baina kasu horretan isildua dela (haren edo genuke gauzatua balitz). Alabaina, ikusi dugu gorago Ø formako izenordain anaforiko horren aukera agertzen dela korrelaziozko erlatiboetan (ikus § 31.4.6.5c).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper