Euskararen Gramatika

31.4.5.6. Bait-perpausen anbiguotasuna


31.4.5.6. Bait-perpausen anbiguotasuna

Badakigu bait- aurizkia ez dela bakarrik perpaus erlatiboetan erabiltzen, eta beste erabilera batzuk ere izan ditzakeela: kausa adieraz dezake, adibidez. Gisa horretan zail da batzuetan jakitea bait-perpausa erlatiboa edo adjuntua den: Etzen bazter ikusi nahia: merkaturat zenbeit aldiz, elizarat maiz, eta gero etxean, [han baitzuen osoki bere bihotza] (J. Etxepare). Hor, bait-perpausa bi modutan azter daiteke: edo erlatibo gisa, han izenordain erresunptiboa izanik, edo kausazko perpaus gisa. Funtsean, anbiguotasuna ez da hain bitxia gogoan hartzen badugu bait-erlatiboak beti erlatibo aposatuak direla, eta erlatibo aposatuek balio esplikatiboa izan dezaketela. Formaren aldetik bait-erlatiboak eta bait-ekilako perpaus adjuntuak ez baitira elkarretarik bereizten, berezkoa dugu euskaran halako perpausen anbiguotasuna: Haurrek, [ttipi direlarik ohakoan ahanzten baitituzte eta behar gabe zernahitaz asetzen], zango makilak kakol derabiltzate, zorroa ja biribil, buru zabal gaitza lepo meheak nekez bezala jasaiten deielarik (J. Etxepare).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper