Euskararen Gramatika

31.4.2. Perpaus erlatiboetan diren mota desberdinak


31.4.2. Perpaus erlatiboetan diren mota desberdinak

31.4.2a Perpaus erlatibo jokatuak aipatu dugun horren irudikoak dira gutiz gehienetan euskaraz; horregatik perpaus erlatibo arruntak direla erranen dugu. Badira, bestalde, beste perpaus erlatibo batzuk, besteetarik franko desberdinak direnak, aposiziozkoak baitira beti. Halakoak dira, adibidez, honako perpaus erlatibo hauek: Egun ederrak iragan ditugu, [zeinez luzaz oroituko baikara]; Egun ederrak iragan ditugu, [luzaz haietaz oroituko baikara].

Halako perpausak, gure lanean zein-erlatiboak deituko ditugunak, tradizio luze-luzea dute euskal literaturan, nahiz ez diren hain erabiliak egun euskara mintzatuan, eguneroko erregistroan behintzat; bai, ordea, idatzian. Aitzinago ariko gara perpaus horietaz (§ 31.4.4), bai eta Iparraldeko autore modernoek bereziki baliatu izan dituzten eta gure lan honetan bait-erlatiboak deituko dugun motakoez. ariko Haien ondotik aztertuko ditugu korrelaziozko perpaus erlatiboak eta aurrekaririk gabeko galdera izenordaina duten beste batzuek haiek ere tradizioa baitute gure literaturan, luzeagoa edo laburragoa: Nor ere ikusiko baituzu han, hari emaiozu; Ekarriko diot nori ere erranen baituzu; Ez dago nork egin dezan horrelakorik.

31.4.2b Honaino aipatu ditugun perpaus erlatiboak jokatuak ziren. Badira, halere, batzuk jokatuak ez direnak: [Zuk egindako] lana; Horrek ere emanen dizu [zer pentsa(tu)]. Perpaus erlatibo jokatuen ondoren aztertu ditugu horrelako egitura jokatugabeak. Hona, beraz, kapitulu honetan segituko ditugun azterketa urratsak: Perpaus erlatibo jokatuak: Perpaus erlatibo jokatu arruntak (§ 31.4.3); Zein-erlatiboak (§ 31.4.4); Bait-erlatiboak (§ 31.4.5); Korrelaziozko erlatiboak (§ 31.4.6). Perpaus erlatibo jokatugabeak (§ 31.5): Perpaus erlatibo jokatugabe arruntak (§ 31.5.2); Korrelaziozko perpaus jokatugabeak (§ 31.5.3); Galderazko izenordaina daukaten perpaus erlatibo jokatugabeak (§ 31.5.4).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper