Euskararen Gramatika

31.4.1. Zer diren perpaus erlatiboak


31.4.1. Zer diren perpaus erlatiboak

31.4.1a Perpaus erlatiboak funtzio adjektibala duten perpaus menderatuak dira, izenlagunen moduan agertzen ohi direnak (ikus § 14.1b). Haien ezaugarria da barnean badutela izen sintagma bat, erlatiboa osagai gisa hartzen duen izen sintagmaren erreferentzia duena, eta euskaraz komunzki agerian ezin ager daitekeena: [[Goiz honetan Ø1 hitz egin dizun] gizonari1] eman diot liburua. Adibide horretan, perpaus erlatiboan isilpean dago [gizonak], hitz egin aditzaren subjektua, perpaus nagusiko sintagma datiboaren (gizonari) erreferentzia bera duena.

Perpaus horretan, datibozko izen sintagmaren barnean, goiz honetan hitz egin dizun perpaus menderatua ageri da, gizon izen ardatzaren lagun (modifikatzaile adjektibal), haren ezkerrean: [[[Goiz honetan hitz egin dizun] gizon]ari] eman diot liburua.

31.4.1b Ikus daitekeen bezala, izenlagunen tokian eta haien zeregina duela dator perpaus menderatua. Modu horretan azaltzea, haatik, ez da aski perpaus erlatiboa izateko, ezen badira perpaus batzuk izenlagun bai baina erlatibo ez direnak (§ 30.6.4). Goiz honetan hitz egin dizun perpaus erlatiboa da, zeren, agerian ez den arren, baita haren barnean izen sintagma bat, erreferentziakide dena datiboan den izen sintagmarekin (gizon izanki ardatza). Izan ere, perpaus horretan, denok ulertzen dugu liburua eman diodan gizona, goiz honetan hitz egin dizun gizon hura bera dela, perpaus hori bi perpaus hauetaz osatua balitz bezala: A) Goiz honetan gizon batek hitz egin dizu; B) Gizon hari eman diot liburua. A eta B perpausetan gizon bera aipatua da, noski; bestela esanda, haietan diren bi izenek erreferentzia bera dute. B perpausean agertzen den gizon izenaren mendeko egin dela A perpausa, eta denbora berean hartan isildurik gelditu dela gizon izen ardatza zeukan sintagma. [[Goiz honetan Øi hitz egin dizun] gizonai]ri eman diot liburua. Datiboaren marka duen izen sintagmaren erreferentzia eta perpaus erlatiboan isildua den izen sintagmarena (Ø) bera da; i indizeak markatzen duena, hain zuzen. Kontuan har bedi, perpaus erlatiboan azaltzen ez den izena ezin ager daitekeela, hots, nahitaez isildua izan behar duela. Beha nolako perpaus moldegaitza ager lekigukeen perpaus erlatiboan isildu behar den izena isilean atxiki ez bageneza: *Goiz honetan gizonak hitz egin dizun gizonari emanen diot liburua.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper