Euskararen Gramatika

29.2. Menderakuntzaren ezaugarri morfosintaktikoak


29.2. Menderakuntzaren ezaugarri morfosintaktikoak

29.2.1 Honako hauek dira, EGLU-IV eta EGLU-V liburukietan genioenez, menderakuntzak berekin dakartzan ezaugarri morfosintaktikoak:

Aditz-flexioko markak. Mendeko perpausetako adizki jokatuak atzizkiak hartzen ditu (-la, -n eta hauetatik eratorriak -nez, -nik, -nez gero, -lako, -larik eta abar) edo aurrizkiak (ba-, bait-).

Bestalde, zenbait mendeko perpausetan aditza jokatugabea izan ohi da, ez du, ez denbora, ez pertsona komunztadura-markarik hartzen: joatea (erabaki, pentsatu), egoteko (esan, eskatu), ibiltzen (ikasi), idatzi ondoren, galduz… Adizki laguntzailerik gabeko aditz forma izatea ere menderakuntzaren seinale da.

29.2.2 Hitzen hurrenkera (ikus 41. kapitulua). Mendeko perpausek elkartuan gainerako sintagmek edo osagaiek betetzen duten lekua eta zeregina betetzen dute. Ondorioz, perpaus ez diren gainerako osagaiek perpausaren barruan duten mugikortasuna erakutsiko dute perpaus menderatuek: Bide berri bat egingo dutela esan du irratiak / Irratiak esan du bide berri bat egingo dutela / Irratiak bide berri bat egingo dutela esan du; Txostena amaitzen dudanean joango naiz etxera / Joango naiz etxera txostena amaitzen dudanean / Etxera joango naiz txostena amaitzen dudanean; Dirurik ez duela esan arren, beti prest egoten da kanpoan afaltzeko / Beti prest egoten da kanpoan afaltzeko, dirurik ez duela esan arren. Hori horrela izanik ere, gogoan hartu behar da ‘galdegai/mintzagai’ jokoaren eragina (ikus 41. kapitulua). Bestalde, zenbait perpaus menderatutan (erlatiboetan, adibidez) ordena aski aldagaitza da, menderakuntza mota hau aztertuko dugun kapituluan (ikus 31. kapitulua) ikusiko dugun bezala.

29.2.3 Adizki alokutiboak (ikus 27. kapitulua). Mendeko perpausek ez dute onartzen adizki alokutiborik (perpaus juntatuek bai, nahiz ez beti): Miren berandu etorri dun eta ez din hire hitzaldia entzun; *Miren berandu etorri dunala uste dinat.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper