Euskararen Gramatika

29.1. Perpausak konbinazioan


29.1. Perpausak konbinazioan

29.1.1 Hamargarren kapituluan, perpausak zer diren ikusi dugu. Diskurtsoak edo testuak antolatzean perpaus bakunak erabil ditzakegu: Lehengoan mendira joan ginen; Txakurra haserretu da… Horietako bakoitzak izango du bere subjektua, aditza eta gainerako osagaiak.

29.1.2 Askotan, ordea, perpaus bat baino gehiago elkartuko ditugu zerbait adierazteko. Maila bereko perpausak elkartzeari juntadura esaten diogu (ikus § 10.2, eta oro har 28. kapitulua): Lehengoan mendira joan ginen eta bazter politak ikusi genituen perpaus elkartua da, bi perpaus juntatuz eratu duguna. ‘Juntadura’ dugu hor.

Baina gerta daiteke perpausetako bat bestearen osagai izatea ere; menderakuntza esaten diogu horri, perpaus bat bestearen ‘mende’ ematen delako. Ondoko adibide hauetan menderakuntza dugu: Ez dut uste joango naizenik; Ez ahaztu atzo esan nizula; Gizon horrek zerbait badakigun galdetzen du; Kalera irten naizenean ohartu naiz euria ari zuela; Zuk urte osoan irabaz dezakezuna baino gehiago gasta dezaket nik egun bakar batean; Ez bazara ongi sentitzen hobe duzu etxera joatea.

Adibide horietan, [joango naizenik] uste izan aditzaren mende dago. Hala gertatzen da gainerakoetan ere [[Atzo esan nizula] ez duzu ahaztu], [[Gizon horrek zerbait badakigun] galdetzen du], eta abar. Areago, perpaus bat baino gehiago ere egon daiteke aditz baten mende: Ohartu naiz [kalera irten naizenean] [euria ari zuela]. Zertaz ohartu naizen eta noiz ohartu naizen, bi perpausaren bidez dago adierazia.

29.1.3 Mendeko perpausak, oro har, beste edozein sintagmak perpaus baten barnean beteko lukeen zeregina betetzen du. Eta, menderatze hori, behin eta berriro errepika daiteke: Ez dut esan badakidala noiz etorriko naizen. Adibide honetan, esan aditzaren mende dago badakidala eta honen mende, aldi berean, noiz etorriko naizen. Badira, dena den, horrelakoak ez direnak ere; alegia, sintagma baten lekua betetzen ez dutenak, perpaus (nagusi)tik kanpo geratzen direnak: -(e)nez38.2.2, § 40.5), baldintza perpausak (§ 24. kapitulua), ondoriozko perpausak (§ 23. kapitulua)…

29.1.4 Juntadura juntagailuen bidez gauzatzen da (§ 28. kapitulua): eta, baina, edo, ala… Menderakuntza, ostera, ‘menderagailu’en bidez: -la, -n, bait-, -nez, -nean, -(e)lako, ba-… Hau da, aditzari itsatsitako atzizkiak nahiz aurrizkiak agertuko zaizkigu perpaus txertatua dugunean. Beraz, euskaraz, menderakuntzaren eta juntaduraren arteko diferentzia sintaktikoa, morfologiazko diferentzia batez azaleratzen da. Aditzak atzizkia edo aurrizkia badarama, perpausa txertatua edo menderatua dela esango dugu.

29.1.5 Perpausak elkarren artean modu batera edo bestera lotzen direnean, perpaus beregainak sortzen dituzte eta perpaus beregain hauek egitura desberdinak erakusten dituzte: konplexuak (perpaus nagusia + perpaus menderatua(k), menderakuntzaz sortua) edo konposatuak (bi perpaus beregain edo gehiago lotzen direnean) izan daitezke (§ 10.2).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper