Euskararen Gramatika

28.4.1. Sarrera


28.4.1. Sarrera

28.4.1a Juntadura moten artean semantikoki neutroena edo oinarrizkoena da. Emendiozko juntaduraren bidez elementuak gehitu, berretu, emendatu edo batu egiten dira. Hori da juntagailu hauekin bideratzen den nozio semantikoa. Testuinguru desberdinetan ongi egokitzeko aukera gehiena ematen dituena ere bada. Gramatiketan horrelakoei kopulatiboak ere deitu izan zaie, eta izen hori ere ez da desegokia. Baina kopulatibo deitzeak lotze edo elkartze funtzioa ipintzen du agerian, eta hori berez juntagailu guztiek egiten dute; juntagailu guztiak dira berez kopulatibo. Emendiozko deituraren bidez, berriz, juntadura nolakoa den azpimarratzen du: emendatu edo batu egiten duela. Eta juntadura moten sailkapenaren berri emateko, izen hau erabiliko dugu.

28.4.1b Eta da zeregin honetarako erabili ohi dugun juntagailu nagusia. Forma hori da nagusia tradizioan, euskalki guztietan; euskara baturako ere eta hautatu zen. Iparraldean eta da forma bakarra XVIII. mendearen erdi aldera arte; orduan hasi ziren autore bakan batzuk ta erabiltzen, baina eta askoz ugariagoa da; ta bereziki aditz partizipioaren ondoren erabili izan da, juntatutako bi perpausen artean denborazko erlazioa adierazteko. Mendebaldean ere eta da nagusia, baina ta ere lehenengo testuetatik azaltzen da; baita, nahiz eta gutxiago, da forma ere, bereziki -n eta -r ondoren, baina baita -l, -s, -z ondoren ere; eta oro har, ta eta da forma laburtuak gehiago erabiltzen dira ahozko hizkeran idatzian baino (estu ta larri iritsi zen; han da hemen bizi da).

28.4.1c Emendiozko juntagailuen bidez perpausak elkartzen direnean, batzuetan, emendatze soilaz haratagoko adierak ere uler daitezke, ziurrenera testuinguruak eta munduaren ezagutzak bideratuta: Haizeak atea itxi zuen eta zarata handia entzun zen; Triste bizi naiz eta, hilko banintz hobe; Horrelako bat berriro egin, eta lanetik botako zaitut; Ia laurogei urte ditu eta etenik gabe lanean. Hauetan bi juntagaien artean denbora-aurrekotasuna, kausa, baldintza edo kontzesioa/aurkaritza dagoela uler daiteke. Horrela gertatzen da beste hizkuntza askotan ere: emendioa semantikoki nahiko neutroa da, eta emendiozko juntagailuen bidez bi perpaus elkartzean, gerta daiteke perpaus horiek adierazten dituzten gertaeren edo egoeren artean hiztunak era desberdinetako lotura semantikoak eraikitzea, ziurrenera errealitatean ere hala gertatzen delako. Baina gramatiketan ez dira era honetako irakurketak aztertzen.

28.4.1d Emendiozko juntaduraren bidez nahi adina juntagai elkar daitezke (Jon eta Miren eta Ane…), baina eta-k bi osagai baino gehiago lotzen dituenean, azken bien artean bakarrik ipintzeko —esateko nahiz idazteko— joera dugu (Jon, Miren eta Ane…), juntagailuaren errepikapenak astundu egiten baitu esaldia. Nolanahi ere, tradizioan aurkitzen dira juntagailua errepikaturik duten adibideak (Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenean); batzuetan, juntagai bakoitzari enfasia emateko erabiltzen da: Jon eta Miren eta Pello, hirurak dira errudunak; Horrelako gogoeta sainduetan eta betiereko oinazeetan eta erran ditugun lanetan bizi eta saindutu zen anitz urtez (Joanategi). Perpausak lotzen direnean sarriago aurkituko ditugu eta juntagailuaren errepikapenak, bereziki herri hizkera kutsuko testuetan: Igo zen eta sartu zen eta ikusi zuenean heldu zion eta harriaz jo zuen buruan. Baina tradizio idatzikoetan ere bai: Esperantza baitut zeruko lorian […] kredit handiarekin zaudela, eta hortik helduko zatzaizkidala […], eta arranoak airean doanean bere umetara bezala zuk ere enegana begia edukiko duzula. Eta gero nik ere […] zure zorte ona erdietsiko dudala, eta orduan guztiez eskerrak errendatuko derauzkitzudala (Axular). Badirudi, ahozkora hurbiltzen garenean, gertakari-segida bat eman nahi denean, tartean eta juntagailua jartzeak mezuari lotura ematen laguntzen duela. Edo, orokorrean, perpaus batean esaten denaren ondorioz ekintza desberdinak datozenean, eta ekintza bakoitza perpaus luze samar baten bidez adierazi behar denean, sarriago azaltzen zaigula juntagailua errepikaturik.

28.4.1e Eta juntagailuak maila bereko juntagaiak lotzen ditu, baina esan beharrik ez da, ez direla beti eta guztiak maila berekoak perpaus batean: Liburuetan eta egunkari eta aldizkarietan agertzen da. Adibideko bigarren eta-k ‘egunkari-adizkariak’ elkarrekin juntatzen ditu eta sintagma hori da lehen eta-ren bidez ‘liburuekin’ juntatzen dena. Perpausekin ere izaten dira horrelakoak: Lehengo batean, esate baterako, harrika egin zidan komentura etorritako mutil koxkor batek, eta ni haserretu eta halaxe mintzatu nintzaion (Atxaga).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper