Euskararen Gramatika

27.7. Hika alokutiboaren adizkiak


27.7. Hika alokutiboaren adizkiak

27.7a Eztabadako adizkiak aski desberdinak dira euskalki batetik bestera, Euskaltzaindiak euskara idatzirako adizki sistema batua eskaini badu ere. Halaber, haiekin gertatzen den gisan, alokutiboaren adizkiek ere ez dute forma bera euskalki guztietan. Aldaketa handiak daude toki batetik bestera, eta anitzetan hiztun berak forma bat baino gehiago erabiltzen ditu.

27.7b Euskaltzaindiak alokutibo adizkietan ere 1994an proposatu zuen eredu estandar bat. Baina parte bat baizik ez zuen finkatu, hikako moldeari dagokiona, hain zuzen ere. Ez da deus esaten ekialdeko euskalkietan bereziki erabiltzen den zukako (eta xukako) alokutiboaz, eta hori arautu gabe dago.

27.7c Zernahi gisaz, adizkiak finkaturik ere, ez du Euskaltzaindiak ezer ere esan haien erabileraz: ez gizarte mailako baliagarritasunaz, ez sintaxiak jartzen dituen mugez. Hikako alokutiboaren forma bakarrik arautu du. Eztabadako adizkiekin gertatu zen bezala, hemen ere erdibideko jokabideei eman zitzaien lehentasuna, sinpletasuna, argitasuna, tradizioa eta gaurko erabilera kontuan harturik.

27.7d Erro aldaketak gertatzen diren kasuetan, saileko paradigma guztietan ageri da erro hori: NOR bakarreko izan aditzean -u- erroa onartu da (nauk), eta iraganean alokutibo marka atzizki gisa, ez aurrizki gisa, onartu da (zuan, ez huen). Halaber, ke-dun formetan ere: datekedukek, edo litzatekedukek. NOR-NORK sailekoetan -i- hautatu da: naunaik, eta hor -it- plurala hobetsi da, eta ez -zki-: dituditik; NOR-NORI dugunean lehen silaban ez da -i- onartu: natzaionatzaiok (ez naitzaiok); alokutiboaren marka ergatiboaren ezkerrean ematea onartu da, ez haren eskuinean (diagu, eta ez diguk), baina, hala ere, ditek, eta ez diate. Azkenik, pertsona aurrizkirik ez duten orainaldiko adizkeretan dz aldaketa onartu da, erro aldaketarik ez dakarten adizki alokutibo ergatibodunetan: dezakezezakek, dioziok, baina dudik (eta ez zik).

27.7e Adizkiak ez dira itxuraz ematen duten bezain nahasgarriak, datibo marka gaineratu behar da: dunauk/n. Baina eztabadako adizkiak bezain erregularra da sistema. Aldaera anitzen bereizketa datiboaren kokaguneak markatzen du: toki batzuetan, esate baterako, egin diate/dinate esaten da, eta beste batzuetan egin ditek/diten, gauza bera adierazteko. Desberdintasuna markaren kokagunearen kontua da: di-a-te edo di-na-te batean, eta di-te-k edo di-te-n, bestean. Non jartzen den alokutiboaren marka, adizkia aldatu egiten da. Euskaltzaindiak aukerak egin behar izan ditu holakoetan, zenbait faktore kontuan izanik, batasun adizkiak proposatu ahal izateko. Adibide horietan ditek/diten aukeratu du, nahiz hiztun askok diate/dinate erabiltzen duten.

Adizki guztiak Euskaltzaindiaren 14. arauan ikus daitezke. Bilbon, 1994ko azaroaren 25ean onartua.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper