Euskararen Gramatika

26.6.3.2. Modalitate epistemikoa eta ebidentzialitatea


26.6.3.2. Modalitate epistemikoa eta ebidentzialitatea

26.6.3.2a Modalitate epistemikoa hiztunak ematen duen informazioaz duen ziurtasun-mailari dagokio, eta zehatzago, enuntziatuan markatzeari. Euskarak molde franko dauzka hiztunak erraten duenaz arras ziur ez dela adierazteko. Sintetikoek eta [-ten + izan/*edun] eta [-tu + izan/*edun] adizki analitikoek -ke atzizkia bere dezakete horretarako. Iparraldeko euskalkien usadioa izanagatik, Bidasoaz bestaldeko idazle zenbaitek bereganatua dute: Gaztelaniazko “signo” hitzetik datorke, dirudienez (P. Zabala); Kontraespioitza sare hori 1940ko txostenekoa dateke (Jimenez); Jaun horrek «HERRIA» irakurtzen duke, eta bereziki Gehexan Pontto-ren ateraldiak! (Herria); Ez niz orroit ere zer sasoin zitakeen, bainan ba arratsaldea zela, denbora ederra eta eskolarik ez ginuela (Dirassar); Sentitu zukeen zauritu ninduela eta segidan barkamendu eskatu zidan (Aintziart). Hegoaldeko hizkerek geroaldia adierazteko ohikoa den [-tuko + izan/*edun] adizki analitikoa erabiltzen dute gehienetan: Pellok izango du pilota; Halako bitxiak kario salduko dira; Parisen ezagutuko zuen bere andregaia. Euskal Herri osoan aurkitzen dira behar oinarri duten moldeak. Hegoaldean, Iparraldean ez bezala, partizipioari -a(k) eransten zaio orduan: Eta kukurik? Sumatu duzue kukurik? Etorria behar du honezkero, bestela, malo! (P. Zabala); Bera zen Errekarteko argazki guztien egilea, Mendiguren familiako zale bakarra itxuraz, eta berak egina behar du honek ere (X. Mendiguren Elizegi); Nik ez dut sekulan eskutan ukan holako diru-alderik, ez hurbiltzekorik ere bixtan da, bainan bost miliar euro alimaleko sos meta izan behar da! (Herria).

26.6.3.2b Gorago ikusi dugu ahal partikula ahalerazko adizkien osatzeko erabiltzen dela (§ 23.4.2, § 26.6.3.1). Ez da, haatik, har dezakeen balio bakarra. Euskalki guztietan desideratibo gisa erabiltzen da (§ 23.5.3.6) —ba- aurrizkia daramaten alegiazko adizkien bitartez ere adieraz daiteke desideratiboa (ikus § 26.1.5.2b eta § 34.5.2.3g)—: Eta Medina argitsutik errosario bat ekarriko ahal diguzu! (Zubizarreta); Ur freskoak jabalduko ahal du buruko min arraro hori (Askoren artean); Nere hesiak iraunen ahal du nik bezenbat! (Barbier); Jainkoak ikusten ahal du! (Hiriart-Urruti). Gainera, ekialdeko hizkeretan balio epistemikoa hartzen du askotan: Gizon ederra egin ahal da! (= ziurrenik); Ez ahal du guti irri egiten (Bidegain).

26.6.3.2c Molde hauez gain, bide23.5.3.3) partikula ere erabil daiteke adierazten denaz erabat ziur izan gabe, probablea dela agerian emateko. Adizki analitikoei mugatua da: Emakume asko izan bide dira Luisen bizitzan (Oñederra); Igandeko ibilaldietan askatzen bide du bere harrapari sena (Iñurrieta); Ematua bide zen turuten sukarraldia (Txillardegi).

26.6.3.2d Euskal hiztunak badu modu bat informazioa besteren eskutik heldu zaiola adierazteko, eta hortaz, iturriarekiko distantzia hartuz, ziurtasun osorik gabeko adierazpena egiten duela azpimarratzeko —ebidentzialitatea esaten zaio—. Adizkiarekin batera omen eta ei partikulak erabiltzen dira horretarako (azterketa sakonago baterako, ikus § 23.5.3.2): Armairura joan eta bere laneko jantziak erakutsi omen zizkion, baina gizonak ez omen zuen sinetsi, ez omen zuen sinetsi nahi izan (Joxean Agirre); Beren zeremonia sakratuenak biribiltzeko pikoak jaten omen zituzten ejiptiarrek, eta bestetan beste, Yiseko piramidean, han ageri omen dira piko biltze garaiko irudi sakratuak (Perurena); Euskalduna naixana, berbetan asi-orduko igarri ei dau (Azkue).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper