Euskararen Gramatika

26.6.1.1.2. Burutua


26.6.1.1.2. Burutua

26.6.1.1.2a Orainaldiko bi forma burutuak erresultatiboa eta perfektua dira.

Perfektuak solasaldiaren unea aitzin agitu den gertakari bat adierazten du, baina solasaldiaren unean oraindik esanguratsua dena: Irailaren 11ko atentatuek munduko politika guztiz aldatu dute; Alemaniako Errepublika Demokratiboaren garaiko eraikinek Berlin ekialdea itsustu dute. Adibide horietan aipatzen diren gertakariak aspaldikoak dira (irailaren 11ko atentatuak 2001. urtean gertatu ziren; AEDren eraikuntza-lanak 50eko hamarkadakoak dira); alabaina, solasaldiaren unean oraindik esanguratsuak dira, hau da, haien ondorioak oraindik hautematen dira solasaldiaren unean. Euskalki guztiek [-tu + izan/*edun] adizki analitikoa erabiltzen dute horretarako (etorri naiz, egin dut tipokoa). Erresultatiboa eta perfektua parez pare ezarrita, argiago gera daiteke bien arteko alde semantikoa zein den. Har ditzagun Soldadua zauritu da eta Soldadua zauritua da perpausak. Lehenbizikoan, iragandako ekintza baten berri ematen da (soldadua zauritu); bigarrena, berriz, soldaduaren egoeraz ari da, iraganeko ekintza baten ondorioz dagoen egoeraz (soldadua zauritu da eta ondorioz, zaurituta dago). Halaber, Munduko politika guztiz aldatua da erraten dugunean, munduko politikaren egoeraz ari gara, eta pairatu dituen aldaketen ondoko egoera erakusten du (‘aldaketak egin dira, eta beraz, aldatua da’).

26.6.1.1.2b Solasaldiaren unean oraindik esanguratsua den iraganeko gertakari bat adierazten duen ber, perfektuak esperientziaren berri eman dezake, hau da, jendeak diren bezalakoak bihurtu dituzten bizi-esperientziak —esperientzia-perfektua deitzen zaio literatura espezializatuan—. Baina adizki analitiko horrez gain, euskalki gehienek egitura analitiko birkonposatua ere erabiltzen dute, hau da, eduki semantikoa dakarren partizipioaz gain izan edo ukan partizipioa ere beretzen duena: Gazte nintzalarik, antzotegi batean ikusi izan dut gizon bat, makila luze bat eskuan, hartaz jotzen zituela ikusliar arraboslari lotsagabeak (Larzabal); Koloradotik Bizkaiaraino, gero Donazaharrera, jin izan zira zure herria ta haurriden ikustera (Arrosagarai); “Ui! Ahaztu loa!” —esan izan dit ama batek baino gehiagok (Iturbe). Askotan ohituraren edo maiztasunaren kutsua ere izan dezake adizkiak: Maiz joan izan naiz Mediarat eta hango Rage hirian bizi den gure anaia Gabaelen etxean egona naiz ostatuz (Etxehandi); Carabanchel dena zuloz josia zegoela entzun izan dugu sarritan (Urain). Malerrekan, Bortzerrietan, Goizuetan eta Hondarribian, partizipioari -katu/-ketu atzizkia gehiturik osatzen da esperientzia-perfektuzko adizkia (emanketu, etorriketu, ikusiketu, izanduketu…): Ikusiketu dut or lenago erbia (Arburua); Oriyek zelayan, zabaliyan, utziketu gaituzte (Arburua).

26.6.1.1.2c Geroago ikusiko dugun bezala (§ 26.6.1.2.2a, § 26.6.1.2.2c), [-tu + izan/*edun] adizkia ez da perfektuaren adierazteari mugatua: euskalki guztiek iraganaldi hurbilari erreferentzia egiteko erabiltzen dute eta ekialdekoek baita gertakariak iraganaldi urrunean kokatzeko ere: Goizean ikusi zaitut (euskalki guztiak); Atzo goizean ikusi zaitut (ekialdeko euskalkiak).

26.6.1.1.2d Erresultatiboak iraganeko ekintza baten ondorioa den egoera bat adierazten du. Euskaraz, hizkuntza askotan bezala, egitura predikatibo bat du oinarri: partizipio bat, iraganeko ekintza zein den erraten duena, eta kopula bat, egoeraren adierazlea dena. Adibidez, Paretak tindatuta daude esaldian, pareten egoeraren berri ematen da, egoera horretara heltzeko ekintza zein izan den agerian emanez (tindatzea). Euskalki guztiek ez dituzte erresultatibozko perifrasi berak erabiltzen. Mendebaldean, partizipioari -ta atzizkia eransten zaio eta egon/eduki kopulak erabiltzen dira: Mahaia, tarta eta lorez hornitua, urtebetetze afari baterako prestatuta dago (Payá); Aitak hatz txikia apurtuta dauka, eta kolpeak gorputz osoan (Berria). Erdialdean eta ekialde gehienean, -a(k) artikulua beretzen du partizipioak eta kopularen hautaketan dautza desberdintasunak; erdialdeko hizkerek egon/eduki dituzte, ekialdekoek, berriz, izan/*edun: Bi hilabeterako joana da Irlandara ikasketak bururatzeko (U. Apalategi); Katea hautsia du, gidoia makurtua, pedalak ere hautsiak! (D. Salaberria); Gela hagitz egoki antolatua dago (K. Izagirre); -Hanka bat hautsia dauka -erran zuen morroietarik batek (Irigoien). Zubererak erabiltzen duen erresultatibozko perifrasiari dagokionez, partizipioa -rik atzizkiaz jantzia du eta izan/*edun dira egiturako kopulak: Horietan ezkiribatürik düzü nuiz den (Peillen); Gure Printze zunbaiteki eginik dizü tratia, haiekilan hitzartürik batetan gure joitia (Casenave-Harigile).

26.6.1.1.2e Gramatikalizazioari buruzko lanek erakutsi dute perfektuzko adizki analitikoek erresultatibozko perifrasiak dituztela iturburu. Euskarak horren aldeko frogak eskaintzen ditu testu zaharrenetan [-tu + izan/*edun] egiturak erresultatiboaren balioa baitu askotan. Adibidez, Bernat Etxeparek Kontrapas kantuan orain dute porogatu engainatu zirela erraten duelarik, porogatu dute aditzari irakurketa erresultatiboa ematen dio, ez perfektua. Zehatzago, ez du erran nahi ‘zerbait frogatu dutela’, baizik eta ‘zerbait frogatuta daukatela’. XVII. mendetik aitzina, [-tu + izan/*edun] egitura perfektuzko adizki gisa gramatikalizatu zen osoki eta aipatu berri ditugun erresultatibozko perifrasiak errotu ziren.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper