Euskararen Gramatika

26.5. Aditz predikatu konplexuak


26.5. Aditz predikatu konplexuak

26.5a Orain arte aipatu ditugun aditzak, ondare zaharrekoak izan ala maileguak, hitz bakar batez osatuak ziren. Hauez gain, euskarak aditz predikatu konplexu franko dauzka, bi hitzez osatu aditzak. Gorago erakutsi bezala, erregimenari dagokionez, aparteko tratamendua dute askotan (§ 23.2.1.3). Baina aspektuari dagokionez ere bereziak dira horietariko asko. Zehatzago, izen bat (beldur, nahi, behar, iduri, atseden, balio, uste) edo adjektibo bat (laket, sori, maite, bizi, ageri) eta izan edo *edun aditza oinarri dituzten predikatu konplexuei aspektua modu berezian ezartzen zaie (beldur izan, nahi izan, behar izan, iduri izan, laket izan, sori izan, maite izan, bizi izan, ageri izan, balio izan, uste izan…).

26.5b Oro har, aspektu puntukaria markatugabea dute, hau da, predikatuko izenak ez du [-t(z)en] atzizkia beretzeko beharrik gertakaria bidean dela adierazteko: nahi dut, beldur naiz, behar dut, iduri zait, maite dut, laket dut, balio du, uste du, bizi da… Haatik, ohitura edo burututasuna adierazteko, izan predikatuaren erdian kokatzen da —ekialdeko euskalkiek izan dute laguntzaile intrantsitiboekin eta ukan trantsitiboekin— eta aspektualki markatzen: izaten partizipio burutugabea erabiltzen da ohituraren kasuan, eta izan partizipio burutua aspektu burutua adierazteko. Adibidez, Igandetan jatetxean bazkaldu nahi izaten du; Igande honetan ez du jatetxean bazkaldu nahi izan; Lantegian sartzean, oinetakoz aldatu behar izaten du; Lantegian sartzean, oinetakoz aldatu behar izan du; Atunak 7 euro kiloa balio izaten du abuztuan, baina urte batzuetan 5 euro balio izan du. Geroaldiari erreferentzia egiteko, aditz zenbaitek -ko atzizkia zuzenean eransten diote izenari edo adjektiboari (nahiko, beharko, biziko, maiteko, komeniko, iduriko, balioko); beste zenbaitek, berriz, nahitaez izan erabili behar dute bitartekari gisa, izanen/izango partizipio prospektiboa predikatuko bi osagaien artean tartekatuz: beldur izanen da; laket izanen zait… Batzuek bi aukerak dituzte posible, hizkeren arabera: nahiko du / nahi izanen du; usteko du / uste izanen du.

26.5c Bizi izan eta maite izan aditz predikatu konplexuen kasua berezia da ez baitezakete aspektu burutugabearen markarik har, ez [-t(z)en] atzizkia bizi eta maite osagaiei zuzenean gehituz (**bizitzen, **maitetzen), ezta izaten partizipio burutugabea erabiliz ere. Delako murrizketa gorago aipatu dugun aditzaren aspektu lexikoak ezartzen du, dudarik gabe, aditz estatiboak nekez batera daitezkeelako aspektu progresiboarekin edo ohiturarekin (§ 26.1.4.2c). Alabaina, egoera iraunkorra baino egoera puntuala deskribatzen denean, delako ezintasuna gainditzen da hizkera batzuetan: Italian bizi izaten/bizitzen nengoela, asko disfrutatu nuen. Halaber, inpertsonalean ere bizitzen eta maitatzen adizkiak erabiltzea posible dute mintzo zenbaitek: Dirua izanez gero, ederki bizitzen da; Maitatzen delako maitatzen da (X. Aranburu).

26.5d Osaera desberdinekoa izanagatik, ari izan aditzak ezaugarri komun anitz ditu aditz predikatu konplexu hauekin aspektuaren ezarketari dagokionez. Aditz horretan ere aspektu burutugabea ez da markatzen (pilotan ari naiz…), eta ohitura adierazteko haren kide den aritu aditz eratorria erabiltzen da: Pilotan aritzen da igande guztiz. Haatik, aspektu burutua markatzeko, joera desberdinak ditugu euskalkien arabera. Batzuek izan behar-beharrezkoa dute, besteek aritu erabiltzen dute: Atzo pilotan ari izan/aritu da. Geroaldiari erreferentzia egiteko, ariko, arituko eta ari izanen ditugu euskalkien arabera: Bihar pilotan ariko/arituko/ari izanen da.

26.5e Aditz predikatu konplexu gehiagok daukate haien kidea den aditz eratorria: adibidez, beldur izan eta beldurtu, iduri izan eta iduritu, maite izan eta maitatu, laket izan eta laketu… (ikus § 23.2.1.3.4g). Zenbaitetan, aditz predikatu konplexua eta aditza banaketa osagarrian dira aspektu burutugabeari dagokionez: maite du (puntukaria) vs maitatzen du (ohitura), beldur naiz (puntukaria) vs beldurtzen naiz (ohitura). Baina ez da beti hala, laket naiz/dut eta laketzen naiz/dut eta iduri izan eta iduritzen zait puntukariak izan baitaitezke. Berezia da mintzo izan eta mintzatu aditzen arteko harremana ekialdeko hizkeretan. Mintzo puntukaria da eta gainerako ñabardurak mintzatu aditzak erabiliz adierazten dira: Zein ederki mintzo den haur hori (= mintzatzen (ari) da ere posible da, baina ez da hain ohikoa). Horren parean mintzatzen da, mintzatu da eta mintzaturen/mintzatuko da ditugu.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper