Europa mendebaldeko hizkuntza askok ez bezala, euskarak ez du indikatibo/subjuntibo bereizketa morfologikorik bere adizki jokatuan; haatik, subjuntibozkotzat daukagun adizki analitiko bat badu, [aditzoina + *edin/*ezan] egitura hain zuzen —mendebaldean [-tu + egin] da adizki analitiko trantsitiboa, ez [aditzoina + *ezan]—. Delako forma adizki analitikoei dagokien atalean deskribatuko dugu (§ 26.3.5.1b) eta haren erabilerak § 26.6.2.1 atalean aztertuko ditugu.