Euskararen Gramatika

25.3.5. Aditz izena oinarri duten adizki analitikoak eta perifrasiak


25.3.5. Aditz izena oinarri duten adizki analitikoak eta perifrasiak

Ezbairik gabe, aditz izena da perifrasi berriak sortzerakoan gehien erabiltzen den adizki jokatugabea. Gehienetan inesibo mugagabean dago, baina adlatiboan eta datiboan ere ager liteke.

25.3.5a Euskalki guztiek [-(t)zen + izan/*edun] adizki analitiko burutugabea erabiltzen dute (ikus § 26.3.4, § 26.6.1): Ez zaitut ongi ikusten; Treinaren txistu bizia oihanean ere entzuten zen.

25.3.5b Ekintzaren progresibotasuna adierazteko, ekialdeko hizkerek [-t(z)en + ari izan] perifrasia erabiltzen dute; mendebaldekoek, berriz, [-t(z)en + egon], [-t(z)en + ibili] edo [-t(z)en + jardun] (ikus § 26.4, § 26.6.1): Haurrekin jostatzen ari da; Entzuten dago; Ikasten dabil; Ikasten dihardu.

25.3.5c Ekialdeko hizkerek [-t(z)er + izan/*edun] perifrasia dute gutitarik gertatu ez dena adierazteko: Urrunago, berriz bazoazilarik, zabal zabala erortzer zen JonDoni Petri, behi-ongarri baten gainean lerraturik (Barbier); Don Angulok erraiter zuen “eske jina”, zuzendu zuelarik hitza (J. Irigarai); Erien etxean sartzean halako usainak sudur guzia bete zautan nun alditxartzer bainintzen (Zerbitzari).

25.3.5d Etorkizun hurbil-hurbilean gertatuko dena [-t(z)era + joan] perifrasiaren bitartez ematen dute euskalki gehienek (ikus § 26.6.1.3): Urte batez beraz, “Jauneriaren” beha geundelarik gertakari arraro batek arras hunki ninduen eta hitz bat edo biz aipatzera noa (Landart); Esatera nindoan esaldia musu batekin itoko zidan (Joxean Agirre); Eta orai berriz biziari lotzerat doa, amodio berri batez sustaturik (J. B. Etxepare); Ixil, ene arima, konplitzera doa misterio handia (Intxauspe).

25.3.5e Halaber, [-t(z)eari + egon/eduki] perifrasiek gogo bat edo burutzeko puntuan den gertaera bat adierazten dute: Partitzeari nengoen hura etorri zenean ‘partitzeko asmoa nuen etorri zenean’; Ithotzeari banaukan ‘hura itotzekotan nintzen’ (Lafitte).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper