Euskararen Gramatika

25.3.4. Beste erabilera batzuk


25.3.4. Beste erabilera batzuk

Aditz izena egitura analitikoetan ere agertzen baita (§ 25.3.5), adizki laguntzailea ezabaturik egon daiteke batzuetan; adibidez, koordinazioan, galderetan, legendetan: Ondo ikasten zuen, eta gero gogoan atxikitzen; Lagunak mendira buruz abiatzen (argazki baten iruzkina); Ikusten? Zenbaitetan koordinazio baten ondoan, aditz laguntzailearen ezabaketak zirkunstantzial bat moldatu du: Nausiak kargua khentzen-eta zer egin orai? (Leon). Beste zenbait esapidetan, aditz izena absolutibo mugatuan agertzen da; harriduretan, esaterako: Hori sinestea ere!; Heien harritzea! (Hiriart-Urruti gaztea). Azkenez, aditzari indar emateko ere balio dezake, fokalizazio moduan: Egizie bertset hoien khantatzia (Etxahun); Irea oraintxe jasotzea egin diat (Lizardi); Entzutea badut; Irakurtzea egin nezake (Lafitte). Azkenik, zenbait esapide berezitan ere aurkitzen dugu aditz izena: Ba dabil ibilli […] bere garunak ortu bearrez oldoztearen oldozteaz (Kirikiño); Onetan, dart!, itxartu nintzan oean, buru guztia durundituta amesetearen ameseteaz (Kirikiño). Jakina denez, partizipioarekin ere egiten da itzuli bera: ikusiaren ikusiaz25.2.3b).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper