Euskararen Gramatika

23.5.3.5. Ote


23.5.3.5. Ote

23.5.3.5a Galde perpausetan erabiltzen da, edozein motatakoak izanik ere; hau da, bai/ez motako galderak zein zati galderak: Etorri ote da? Nork utzi ote du atea zabalik? Eta ilargiak noiz ote du bere txangoa egiteko aukera? (P. Zabala); Gure hizkuntzak, ba ote du ezkutukorik azpeitiarrarentzat? (P. Altuna). Baita zehar-galderetan ere: Etorri ote den jakin nahi nuke; Mutu egon da telebistan berria entzun duten arte, eta ez daki orduan ere zerbait esan ote dion (Jon Muñoz); Ta ikusiko ezetedozun uste izan dozunean (Agirre). Bizkaiera literarioan ete aldaera ageri da.

23.5.3.5b Kokaguneari dagokionez, adizki laguntzailearen aurrean ageri da, baita ezezkoetan ere: Ez ote da etorriko? Baina adizki jokatutik bereizi ere ager daiteke, etenen artean emana bezala: Ez dea ote miliun bat Euskaldun […]? (J. Etxepare). Adizkia isilpean dagoela ere ager daiteke: Hori legea ote guretzat? Sagarra da eta arantzak ditu: nor ote? (Irigoien); Norentzat ote, zuretzat ala guretzat? (Igerabide).

23.5.3.5c Adibide horietan ote-ren zeregina ez da galdera markatzea, baizik galderari zalantza kutsu edo ñabardura bat ematea. Argi ikus dezakegu hori honako adibide honetan, idazleak berak azpimarratzen du-eta zer eransten duen ote-k: Arrotako herriak hainbertze urte huntan zuen bezalako mera balinbazuen, merezi zuena baizik ez zuela. Ez ote? Ez, eta oterik gabe oraino. Zu hunen irakurtzen ari ziren bezen segur (Hiriart-Urruti).

23.5.3.5d Gogoeta baten harira mamitzen den galderan ezarriko dugu ote, inguruaren arabera, gogoeta, beldurra, zalantza, susmoa, ustea, irudipena eta abar adierazteko. Ote daraman galderak ez du berez hizketa lagunagandik erantzunik eskatzen; galdera erretorikoak dira ia guztiak: Etorriko ote da Luis, bakarrik etorriko ote da (Oñederra); Pazientziak erre, bere baitan egin zuen: “Noiz amaituko ote du? (Zubizarreta). Monfortek (2020: 194) ere nabarmendu du ote azaltzen den galderak konjeturalak edo erretorikoak direla.

Beste batzuetan galdera bati erantzuteko, edo argibideak emateko erabiltzen ditugu otedun zehar-galderak. Intonazioaren aldetik bereziak, eta esaldia amaitu gabe bezala utzita. Jon? Gaixo ote dabilenHotel hori ixtekotan ote dabiltzanHorregatik ez ote dabilen mendeku bila (K. Izagirre); Otsailean etxe barruko lanak gehiago, ganbara eta arropa konpontze eta beste… Martxoan, berriz, alorrera, laborea egitera; Lanen banaketa ote duen intentzio…! (P. Zabala). Entzundakoari buruzko argibidea ematen da, urruntasunez, omen-ekin baino ziurtasun gutxiagoz (entzun dudala uste dut…; esaten da baina ez dut ziurtasun handirik…)210.

23.5.3.5e Inoiz, gainera, enfasiaren zerbitzuan etor daiteke: Hik esan duala eta, lege ote hori guretzat? Adibide horretan garbi dago azpian benetan ukapena dagoela, hori ez dela lege guretzat. Beste batzuetan, enfasiaren bidez kopuru handia adierazten dugu: Zenbat bertso jarri ote ditu Basarrik! Asko, jakina. Eta nabarmenago eman dezakegu ezezko egitura baliatuz: Zenbat bertso ez ote ditu Basarrik jarri!; Zenbatez zigor handiagoa ez ote du merezi izango Jainkoaren semea hankapean erabili […] eta Jainkoak onginahiz eman dion Espiritua iraintzen duenak! (Elizen arteko Biblia).

210 Askoz deskribapen zehatzagoa aurki daiteke Monforteren tesian (2020), bereziki 5.4. atalean.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper