Euskararen Gramatika

23.5.3.4. Omen vs bide


23.5.3.4. Omen vs bide

23.5.3.4a Zenbait testuingurutan baliokidetzat har daitezkeen arren, omen eta bide partikulen arteko desberdintasuna nabarmendu dute Kortak eta Zubeldiak (2015, 2016). Omen erabiltzean, hiztunak baiesten du beste norbaiti entzun diola esaten ari dena; bide-k, aldiz, zeharkako ebidentzia adierazten du. Bide erabiltzean hiztunak adierazten du zeharkako ebidentzia duela esaten ari denerako, nonbaitetik ondorioztatu duela. Konpara ditzagun bi adibide hauek (Korta eta Zubeldia 2016): Asko mugitzen omen naiz lotan nagoela / Asko mugitzen bide naiz lotan nagoela. Lehen esaldia dioenak adierazten du beste norbaiti entzun diola asko mugitzen dela lo dagoenean. Bigarrenean, berriz, deduzitu egin duela hiztunak asko mugitzen dela, beharbada goizean izarak oso zimurtuak ikusten dituelako. Baina gerta daiteke dedukzio edo inferentzia norbaiti entzunetik etortzea ere. Argi ikus daiteke hori adibide honetan: Gauez, ostera bai, agertzen bide dira itsaspekoak azalera, Gregoryk kontatuko duen legez (Jimenez).

23.5.3.4b Beste norbaiti entzundakoa hala dela uste ez denean, bai eta hala dela uste denean ere, erabil daiteke omen: Asko irakurri omen du, baina ez dut uste hala denik; Asko irakurri omen du, baina nik badakit ez dela egia. Bide ez da bateragarria ziurtasuna izatearekin: *Asko irakurri bide du, baina ez dut uste / baina badakit ez dela hala.

23.5.3.4c Laburbilduz, ebidentzialak dira bi partikulak, bai omen eta bai bide. Omen-en bidez adierazten dugu hitzezkoa dela dugun ebidentzia; bide erabiliaz adierazten dugu zeharkako ebidentzia dugula esaten ari garen horretarako. Hau da, bi eratako ebidentzialitatea bereizten du euskarak: hizkuntzaren bidez ekarritako ebidentzia (beste norbaitek esana) eta beste era bateko zeharkako ebidentzia, inferentziazkoa (Korta eta Zubeldia 2016: 17).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper