Euskararen Gramatika

23.4.4. Ezin izan


23.4.4. Ezin izan

23.4.4a Partizipio burutua izan ohi du aurretik ezin izan modalak, baina partizipio burutugabeekin ere erabiltzen da zubereraz: Erraiten ezin den egia (Maister).

Aspektu prospektiboan zuzenean har dezake -ko mendebaldean: ezingo naiz /ezin izango naiz; gaurko corpusetako datuen arabera paretsuko erabilera dute bi moldeek. Ote morfema funtzionalarekin ere ager daiteke: Ezin ote dakioke gisa bereko kritikarik egin, azken buruan, administrazioaren esku-hartze politika orori? (Heras); Ezin ote da inon trago bat edan? (Lopez de Arana).

Ezin izan indikatiboko adizkiekin erabiltzeaz gain (ezin emango dizut), euskararen historian alegiazko formekin ere ageri da (ezin nengoke zerbait esan baga, Añibarro), bai eta ahalerazko eta subjuntibokoekin ere: Ezin dezaket asma (J. Etxepare); Ezin egin diro; Ezin iñor sartu diteke (Ubillos); Gizonak su inhar bat eskuan ezin jasan badeza (Duvoisin); Berzeak enparatu ditu, bere burua ezin enpara diro (Leizarraga). Orotariko Euskal Hiztegiko datuek erakusten dute XX. mendera arte indikatiboko laguntzailea ez zela hain ohikoa aspektua burutugabea zenean. XX. mendetik aurrera hedatuz joan da indikatiboaren erabilera: ezin erori naiz / ezin eror naiteke. Gaur sarri erabiltzen da bai indikatiboarekin, bai ahalerazko adizkiekin, bai nuke, nintzateke edo nizuke moduko alegiazkoekin ere.

23.4.4b Kokaguneari dagokionez, ezin adizki laguntzailearen aurrean ager daiteke (ezin dute indarrik hartu), baina baita adizki osoaren aurrean ere (ezin ikusi dute). Aditzaren aspektua prospektiboa denean erabiltzen da, batez ere, bigarren hurrenkera hori: Ezin egongo gara beti hemen; Ezin esango dugu behintzat zuzen jokatu ez zuenik sortzaile horrek bere sorkariarentzat izena bereizterakoan (Segurola); Ezin utziko nuen arrotzen esku (Lertxundi). Horrelakoetan, partizipio nagusiak hartzen du prospektiboko marka, -ko. Ezin daiteke etorri moldea ez zen oso ohikoa Iparraldean XX. mendera arte (nahiz baziren molde horretako adibideak), ez eta mendebaldean XIX. mendera arte.

Badirudi zenbait tokitako hiztunek bereizi egiten dituztela ezingo dizut eman / ezin emango dizut. Lehenak, [ezin + adizki laguntzailea] egiturakoak, benetako ezintasuna adierazten du (ez dut emateko aukerarik edo gaitasunik izango). Bigarrenak, [ezin + partizipio prospektiboa] egiturakoak, gertatuko ez den zerbait ematen du aditzera, baina ez egiazko ezinik dagoelako, baizik komeni ez delako, egoki ez delako…

Hona hemen molde bateko eta besteko kokagunea erakusten duten zenbait adibide: Kabia utzi ezin badu (Azkue); Luzaroan leizetik eziñ irten izan zen (G. Arrue); Ezin emango zaiotela bizilekurik (Iztueta); Nire gisako euskaldun batek ezin uler dezake (Mitxelena); Andik zinera ezin juango da / ango lanari utzita (Uztapide); Ezin izango dabe ondatu nire gizabidea (Etxeita).

Ez adberbioarekin gertatzen den bezala, mendeko perpaus askotan ezin dira ezin eta adizki laguntzailea aurreratu: Ongi aditu ezin badegu ere (Ubillos).

23.4.4c Adierari dagokionez, predikatuak adierazten duen gertaera gauzatzeko eragozpena edo ezintasuna ematen du aditzera ezin izan modalak. Benetako oztopo edo ezintasuna adierazteaz gain, hiztunaren ustez gertatua ere adieraz dezake; eman dezagun norbaiten zain gaudela eta ez dela azaldu. Badakigu autoz zetorrela eta konplikatua izan daitekeela autoa uzteko lekua aurkitzea. Testuinguru horretan erraz esango genuke: ezin izango zuen aparkatu, ezin izango zuen aurkitu autoa uzteko lekurik

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper