Euskararen Gramatika

23.4.5. Nahi/gura izan


23.4.5. Nahi/gura izan

23.4.5a Bi aditz modal ditugu hemen euskalkien arabera bereizten direnak: mendebaldeko gura izan eta gainerako euskalkietako nahi izan. Gaur biak erabiltzen dira euskara estandarrean eta hala daude jasoak Euskaltzaindiaren Hiztegian.

23.4.5b Jokabidez behar izan modalaren gertu-gertukoak dira. Izenak zuzenean har dezake aspektu prospektiboko -ko: Berrogeita hamar urte betetakoan berarekin ezkondu gurako diat (Landa); Hik mendira itzuli gurako dok, noski (J. L. Zabala); Bizkarrez tirokatu gura izango ninduten noski (K. Izagirre); Gu baitako deabruetatik laxatu gura izango bagintu moduan (Jimenez); Diru-goseak eraginda, irabazia lortu nahiko dute hitz maltzurrez (Elizen arteko Biblia); Norbaitek tenpluan sartu nahi izango balu, hil dezatela (Elizen arteko Biblia); Dibanaren zorioneko plazeraz gozatu nahi izango zuen (P. Lizarralde). Egungo Euskararen Hiztegiko datuen arabera, askoz erabiliagoa da nahiko molde soila, nahi izango baino.

Alegiazko -kedun adizkiekin, aukeran izaten da -ko prospektibokoa eranstea edo nahi soila erabiltzea: jakin nahiko luke, jakin nahi genuke. Corpusetako datuek erakusten dute gehiago erabiltzen dela nahi luke moldea.

23.4.5c Partizipioa + nahi izan hurrenkera hauts daiteke nahi modala aurreratu eta galdegaiaren eskuinera eramanaz: Zergatik nahiko dut nik muggleengandik jaioei eraso? (I. Mendiguren); Izan ere, nondik nahiko luke esperientziak bere ziurtasuna jaso? (Uribarri).

23.4.5d Adierari dagokionez, “zerbait egiteko, eginarazteko edo lortzeko asmo edo xede erabakia izan” (Euskaltzaindiaren Hiztegia) adierazteaz gain, iritzia edo ustea ere adieraz dezake (modalitate epistemikoa, § 10.4.1b, § 26.6.3.2): Gauzak ondo egin nahiko ditu eta!

23.4.5e Ote eta bide partikulekin batera ager daiteke: Horrek esan nahi bide du heriotzaren kontzientzia betea zuela gizaki hark (Joxerra Garzia); Neure barruko Putzu kale zaharrari eutsi nahi bide nion (Txillardegi); Alokairua igo nahi ote digu? (Txillardegi); Puntuan hasi nintzen larritzen, zertarako nahi ote ninduen asmatu ezinik (Lertxundi).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper