Euskararen Gramatika

23.4.3. Behar izan


23.4.3. Behar izan

23.4.3a Aditz modal honetako izenak ere zuzenean hartzen du aspektu prospektiboko -ko: esan beharko diguzu. Hori da molde nagusia, behar izango moldeak oso adibide gutxi ditu corpusetan bestearekin alderatuta.

Alegiazko -kedun adizkiekin, aukeran izaten da -ko prospektibokoa eranstea edo behar soila erabiltzea: etorri beharko luke, jakin behar genuke. Corpusetako datuek erakusten dute paretsu dabiltzala bi formak, behar luke / beharko luke.

Ote morfema funtzionalarekin erabil daiteke (modalitate epistemikoa): Hau ere etxean sartu behar ote zait? (Elizen arteko Biblia).

23.4.3b Partizipioa+behar izan hurrenkera hauts daiteke behar modala aurreratu eta galdegaiaren eskuinera eramanaz: Banekien haiekin zelan jokatu, zenbat eta noiz behar zitzaien eskupetik ordaindu (Montoia); Espezialistak bere sailekoak behar ditu jakin (Mitxelena).

23.4.3c Adierari dagokionez, batetik ‘obligazioa’ adieraz dezake (ikasi egin behar dut). Bestetik, geroaldia ere adieraz dezake, batez ere ondoan esanahi horretako adberbioren bat doanean nahiz behar izan aspektu prospektiboan ageri denean: Bihar Donostiara joan beharko duzu; Zer egin behar duzu gaur arratsaldean?

Iritzia edo ustea ere adieraz dezake (modalitate epistemikoa, § 10.4.1b, § 26.6.3.2): Orain dela bi ordu alde egin du; Etxean behar du honezkero; Eguerdia izan behar du; Munduko jokalaririk onena izan behar du.

23.4.3d Ezezko perpausetan ‘debekua’ edo obligaziorik eza adierazten dute: Gaur ez dute lanera joan behar; Ez dugu gezurrik esan behar. Beste batzuetan bide morfema modalaren baliokide dela esan daiteke (ikus § 23.5): Gauez amets egin dut, eta egunez ezin dut gogotik kendu zaldun gaztearen iduria: neska izan behar du (Satrustegi). Adibide horretan berdin esan daiteke neska bide da. Modalitate epistemikoa adierazten du horrelako erabileretan.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper