Euskararen Gramatika

23.4.2. Ahal izan


23.4.2. Ahal izan

23.4.2a Ahal izenak eta izan aditzak osatzen dute predikatu modal hau203. Gainerakoetan bezala, aspektuari, aldiari, pertsona komunztadurari dagozkion flexio morfemak hartzeko euskarria baino ez da izan; ahal izenak ematen dio esanahia, ‘aipatzen dena gertatzeko edo egiteko eragozpenik edo ezintasunik ez dagoela’ alegia. Ahalera adizkiek ere balio bera eman dezakete: etor daiteke, egin dezake, dagike

23.4.2b Ahal izan predikatu modalaren aspektu markei dagokienez, prospektiboaren morfema zuzenean har dezake izenak, -ko atzizkia: etorri ahalko da / etorri ahal izango da. Bi moldeek dute lekukotasun ugari corpusetan, baina ahalko da nagusi. Laguntzailea da, du nahiz dadin, dezan izan daitezke, hau da perpauseko aditzak eskatzen duena, ahal izanek ez baitu laguntzailea aldarazten. Perpauseko aditza, berriz, partizipio burutu forman ematen da gehienetan: Nahiko gauza beroak erabili ahal izaten dira eskuetan minik sentitu gabe (Aldasoro); Kalean sei-zortzi besamotz gehiago ikusi ahal izan genituen (Linazasoro); Harryk entzun ahal izan zizkion mespretxuzko ahoberokerien arabera… (I. Mendiguren). Partizipio burutuaren ordez aditzoina ere aurki daiteke dadin eta dezan laguntzaileekin: Asma ahal baneza, erran beharraren gaitzetik begiratuko zintuzket (Jon Muñoz); Hango lurralde ederra, hango mendialdea eta Libano ikus ahal ditzadan (Elizen arteko Biblia); Froga bat ekar diezadakezun orduko, zatoz, eta zurea izanen naiz (Jon Muñoz). Partizipio burutua eta aditzoina forma berekoak direnean ez dago bereizterik bietatik zein ageri den: Otoi, uztazu apaiz-lanen bat egiten, ogi-puskaren bat jan ahal izan dezadan (Elizen arteko Biblia); Dena konpontzeko aukera emango digun agiri hau, gurekin etorri eta han bizi ahal izan zaitezen (Irizar). Partizipio burutugabearen ondoren ere ezar daiteke ahal izan: Honi erreka esaten ahal bazaio, furgona erreka joa da (K. Izagirre); Agian haren edukiak argi izpiren bat ematen ahal ziok nahaspila honi (Epaltza); Derradan hasteko txukun janztea atsegin dudala, berorrek ikusten ahal duenez (Jon Muñoz).

23.4.2c -kedun laguntzailearekin ere ageri da ahal izan idazle klasikoetan, bai eta gaurkoetan ere: Oraino hemen galdegin ahal diteke ea ifernuan berorik baitzen hotzik izanen denz (Axular); Haize hiltzaile, ziztugile, intziri egile, orro egile hori, ikusi al duzu, ikus ahal dezakezu? (J. Zabaleta). Ez dirudi alde handirik dagoenik ahal duten eta ez duten adizkien artean: ikus ahal dezakezu / ikus dezakezu.

23.4.2d Gainerako aditz modalak bezala, ote morfema funtzionalarekin erabil daiteke (modalitate epistemikoa): Zerk eragin ahal izan ote du zugan horren aldaketa ustekabeko eta krudela? (Jon Muñoz).

23.4.2e Ezezko perpausetan ez ahal izan eta ezin izan baliokide gertatzen dira: Nortzuk diren ez badidazu esaten ahal, esaidazu gutxienez zer egiten duten (Alonso); Ez nuke esaten ahal zer egiten nuen nik adierazi dizudan aldarte hartan (K. Izagirre); Zu zaren lekutik ez duzu ikusten ahal zer gertatzen den (R. Etxeberri). Adibide horietan berdin erabil zitezkeen, hurrenez hurren, ezin badidazu esan, ezingo nuke esan nahiz ezin duzu ikusi.

203 Bestelako jokabidea eta balioa du modalitatea adierazten duten omen/ei, ote edo bideren ondoan ikusiko dugun ahalek (§ 23.5).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper