Batez ere Nafarroan eta ekialdean erabilia, omen (omenean, umen…) izena da: Prezio guti du munduko famak eta omenak (J. Haranburu). Adberbio gisa gipuzkeraz ere ageri da tradizioan, XVI. mendetik aurrera. Hiztunak aditzaren aurrean omen sartzen duenean, informazio hori besteri entzuna diola adierazten du, diotenez, dirudienez, entzun dudanez edo horien antzeko zerbait esango balu bezala. Baina ez dela segur esaten duenaz, hori adierazten du.
Ei mendebaldean erabilia da.