Ote partikulak galdera edo zalantza adierazten du. Elementu espekulatiboa da, nolabait esateko. Tradizioari dagokionez, gutxi erabili izan da goi-nafarreraz eta zubereraz. Gainerako euskalkietan arrunta da. Batzuetan ete aldaera erabiltzen da. Zuzeneko nahiz zeharkako galde perpausetan ageri da, baina galdera horiek erretorikoak direnez, hiztunak ez du erantzunik espero. Xehetasunak § 23.5.3.5 atalean ikus daitezke.