Euskararen Gramatika

22.7.10. Azken oharrak


22.7.10. Azken oharrak

22.7.10a Gutxi eta asko antonimoak dira, baina maila adberbioak edo maila atzizkiak hartzen dituztenean ez ditugu antzeko moduan ibiltzen: gutxik ez du arazorik oso gutxi, gutxiago edo gutxiegi, gutxien egiteko. Aldiz, ezin dugu esan oso asko, askoago, askoegi edo askoen. Gauza bera gertatzen da anitzekin ere (ez dugu esaten *oso anitz, *anitzen…). (Ikus 32. kapitulua).

22.7.10b Zenbait kasutan intentsitatearen neurrian gorabeherak onartzen lagungarri izan daitezke adberbio batzuk, oso eta bestelako maila adberbioen pareko: Orain anitz esnatu da (Izeta); Ez ziren gutxi lasaitu Bordaberrikoak (Tx. Garmendia); Beharbada ez nukeen sobera harritu behar (Epaltza).

22.7.10c Sentimenduak zenbakarriak ez direnez eta euskararen legeak garbiago gorde nahirik, honelako perpausak edo antzekoak (asko maite zaitut) gaitzetsiz, oso maite zaitut eredukoak proposatu izan dira inoiz forma egoki bakartzat. Eta galdera ere ez omen litzateke zenbat maite nauzu? tankerakoa. Baina hori erabilera hedatuenaren aurka joatea litzateke.

Iritziak iritzi, goiko perpausak gramatikalak dira. Eta konparatiboetan ere hain maite bezala hainbeste maite erabiltzen da. Denetatik aurkitzen da: Mugaz beste aldean asko maite omen zuten (Anabitarte); Nik asko maite dut (J. Eizagirre); Eta bai berak, eta bai herri guztiak, asko maite zituztela (Kirikiño); […] asko maite bainuen teatro jokoa (Larzabal); Jon asko maite dut (Lizardi); […] nire alaba bakarra da, oso asko maite dut (Agirre); […] eta asko maite diat osaba gizajoa (M. Lekuona).

Badira, jakina oso erabiltzen dutenak ere: Oso maite ninduen (Orixe); […] Donostian txoko polit bat, oso maite izaten zutena (S. Salaberria); Berak oso maite zuen bat eri zegoen (Iraizoz); Ni hainbeste maite ninduzun, aita (Barriola); Hil al da zuk hainbeste maite zenuen laguna? (Altzaga); Hain maite zituzten misionet frantsesask! (Zerbitzari); Hain maite zuen Iturrin (Barbier); Lourdesko Ama Birjina, Jesus hain maite duzuna (Barbier) eta abar.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper