Lehenengo sail honetan, osaeraz edo jatorriz desberdinak izanik, diskurtso markatzaile modura erabiltzen ditugunetako batzuk biltzen dira (ikus 42. kapitulua, § 42.19 atala): behintzat, behinik behin, bederen, gutxienez, bederik eta horien gisakoak.
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.