Euskararen Gramatika

22.7.6. Asko, aski, samar, pixka bat


22.7.6. Asko, aski, samar, pixka bat

22.7.6a Multzo berekoa da asko mugatzailearekin ere, erabilera adjektibala duela: Sofa karraska egin eta are beherago hondoratu zen, eta, egia esan behar badut, on askoa gainera, apurtxo bat trebatu ostean (I. Mendiguren); Baita on askoak ere (Iturbe).

22.7.6b Aski adberbioa aurretik nahiz ondotik joan daiteke: Joatekotz, aski goiz hobe dik deliberatzea (Larzabal); […] dama polita da eta guztiz egokia: goiz aski bota zion Alzuruk begia […] (Iztueta).

22.7.6c Samar ere ez da urrun, esanahiaren aldetik, aski adberbiotik. Adberbio edo adjektiboekin batera erabiltzen dugu, ez aditzekin. Hegoaldean du tradizioa. Adjektibo ondoan jarririk, haren artikulua eta kasu marka hartzen ditu: Uitzik hartu zuen, lehenbizikoz, astindu eder samarra (Lizardi); Etxe nagusian sartuta berehala, sukaldea, lasai samarra, euskal baserri guztikoen irudira (Agirre). Aldaera sabaikaria (xamar) ere erabiltzen da samar baino gradu apalagoa adierazteko, zenbait hizkeratan: Aurpegiz mehe xamarra, zango politak eta azal guri eta leuna zuen (Erkiaga) vs Jabea baserritar txiki samarra zen, txaparra (Erkiaga). Adberbioekin ere bai: Bakoitzak ahalegina eginaz, ondo samar bizi ziren senar-emazteok (Etxeita); Baina, berandu samar da-eta, egiteko ugari dugu (Erkiaga).

22.7.6d Pixka bat izen sintagma da berez, baina determinatzaile gisa erabiltzen dugu: Pixka bat / asko / zerbait ikasi. Izaera adberbiala du anitzetan: Euskara pixka bat arroztua du eta Euskara pixka bat ikasi du (edo Pixka bat ikasi du euskara). Adibide horietan pixka bat izenarekin joan daiteke ([euskara pixka bat]) edo perpausarekin, kantitatezko adberbioekin gertatzen den gisan.

Bestelako aldaera batzuk ere onartzen ditu, postposizioak harturik, esanahia (‘denbora laburrean’) aldatu gabe: Haatik, kasu eman behar diok, pixka bat (Larzabal); Geldi zaitez pixka batean, mesedez, […] (Labaien); Orduan, pixka batera gerra badugu (Labaien).

Zerrenda horretan zenbat galdetzailea ere sartu behar dugu, adberbioen sailean. Batzuetan izenekin doa, eta orduan ez da adberbioa, baizik zenbatzaile mota bat: Zenbat jende sartzen da hor?; Zenbat langile ditu enpresa horrek? eta abar. Baina beste batzuetan aditzarekin doa, eta orduan adberbioa da: Ikusiko dun zenbat naizen abila (J. B. Elizanburu); Zenbat maite zuen (Larregi); Nik zenbat dudan sufritzen (Gazteluzar); Zenbat umildu nintzen (Añibarro); Balekite ongi zenbat maite ditugun! (Barbier); Zenbat nekatzen gaituzten (Uztapide).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper