Euskararen Gramatika

22.7.7. Kopuruari eta osotasunari lotutako adberbioak


22.7.7. Kopuruari eta osotasunari lotutako adberbioak

22.7.7a Baditugu, azkenik, asko ez badira ere, kopuruari eta osotasunari loturiko bestelako adberbio batzuk ere. Horiek aipatzen den gaiari buruzko nolabaiteko hurbilketa adierazteko erabiltzen dira: ia, kasik, abantzu (Iparraldean), doi, ozta, eskas…: Baina aitonak ez du ia ezer jaten (Agirre); Gogoan duzun hura kasik ezin erran, gerla piztu gabe (Hiriart-Urruti); Soinean ordukotz zituen zapatak abantzu hautsiak zituen (Webster); Xahar-xahar bati edo bertzeri kafe bero bat emaiten zitzaion doi-doia, urrunetik ahitua zeren zen etorria, eta beharbada herrestaka (Barbier); Eta zerbait pagatzen badu ozta izango da erdia (J. M. Zabala); Egurrak eskas egin dukeenean hilen da sua (Duvoisin).

Normalean, perpaus hasieran edo perpaus amaieran doaz, besarkadurak perpaus osoa har baitezake, edo sintagma bat, edozein motatakoa: ia bost kilo patata (IS); ozta-ozta goizetik (AdbS); doi-doi goiz osoan (PS); kasik ez dut agurtu ere egin (P). Zer sintagma mota besarkatzen duen, horren hasieran ageri dira, gehienetan. Batzuetan, aldiz, amaieran, betiere besarkatzen duen sintagma amaieran, ez tartean: Ordu erdi bat ozta egin zuen (Kardaberaz); Nik ezagutu ere egiten dut ozta (Uztapide).

22.7.7b Doi-doi horren parekoa da ost-ostean ere, nahiz gutxiago erabilia: Ost-ostean joan nintzen igandean elizaraino (Agirre); […] pitin bat bere tentunera etorri zen, guztiz sendatu ez arren; eta jai egunean, ost-ostean bada ere, joan zen elizaraino (Agirre). Egungo literaturan ez da ia adibiderik ageri.

Sail honetako adberbioak errepikatzen dira, sarritan, indarra emateko edo: doi-doi, ozta-ozta, kasik-kasik

Ezezkoetan erabiltzen ditugunean badituzte pareko baiezko esamoldeak gutxi-rekin osatuak: Ez nuen ia inor ikusi vs Inor gutxi ikusi nuen. Esanahia dela eta, nolabaiteko maila adierazten du hurran adberbioak ere, aditzarekin ageri dela: Ez dakusazu biziaz etsitu hurran dudala? (Axular).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper