Euskararen Gramatika

22.6.2. Nola-ren bestelako erabilerak


22.6.2. Nola-ren bestelako erabilerak

22.6.2a Baditu adberbio honek beste erabilera batzuk ere. Batzuetan perpaus osagarrietan erabiltzen dugu: Eta ikusi duzu nola eraman duten arima infernuko ministroek? (Lizarraga); Hara, entzun al duk nola deitu didan? (Navarro).

Beste batzuetan esaera adberbial batzuetan, eta moduzko perpausetan ere: Eta, nola diren gauzak, bihotza oraindik ere samurtu egiten dit gogoratzeak (Saizarbitoria); Guti aski zikindu edo anitz zikindu, nola gerta (Herria); Arras bakan oro har, nahiz izan zitzakeen gurekilako aldi luzeagoak, nola gerta (Herria); Gizonek dituzte hartzen beren gainlore arruntak, nonahi atzeman daitezkeenak, hala nola arrosak (J. Etxepare); Zertako profetizatzen duzu, erranez: Hau dio Jaunak: Hona hiri honen ematera nola hala Babiloniako erregeen eskuetara, eta hark hartuko du (Duvoisin); Deusek ez nau hala samurrarazten nola holako gauzen ikusteak (Duvoisin). Edo ‘adibidez’ esan nahi duela: Dantza jauzietan bazituen berak arrainaturik franko pieza, hala nola “Milafrankarrak”, “Baztandarrak”, “Ainhoarrak” eta beste (Aintziburu eta Etxarren).

22.6.2b Mendeko perpausari bide emateko erabiltzen da (adizki laguntzaileak menderagailua behar duela): Nola gaur dugun lehen eguna, berritik hasiko gara (Xalbador). Eta zerbaiten araberako testuingurua adierazteko (berriz ere laguntzaileak menderagailua behar du): —Lizardiren zenbait pasarte ezin daiteke uler. —Nola irakurtzen den; Eta eguna luzeago edo motzago nola den, hiru ordutara alda litekeela [erlojua] (Munita). Konparaziozko testuinguruetan ere: Hainbertze ontasun badu semeak nola bere aitak (Duvoisin); Iturburura joatea ez da hain makur handia nola den tarteko horietan gelditzea (Villasante). Gainerako galdetzaileekin ere gertatzen da: Onuragarria izango dula? Nondik ikusten den; Noiz ateratzen garen, argiago edo nekatuago egongo gara.

Ezezko testuinguruan, konparaziozko perpaus batzuetan: Ez duzu arbola itsusiagorik nola baita olibondoa (J. Etxepare). ‘Bezala’ren esanahia duela: Uste dute ezin dela deus ere eskriba daitekeela lengoaia hartan, nola bertze orok baitute eskribatzen berean (Etxepare).

Harridurazko perpausetan ere erabiltzen da: A zer kanta! Nola bihotza jotzen duen! (Larzabal). Sinesgarritasun eza erakusten du batzuetan: Nola! Zer darasazu, gizona?, erraten dio apezak (Hiribarren).

22.6.2c Atzizki adierazkorra, edo gutxi gorabehera markatzen duena da -tsu (gaur egungo testuetan ez du ia lekukotasunik, pixka bat gehiago nolatsuko izenlagunaren forman): Segur naiz irakurtzaile zenbait bederen jakin nahiak direla nolatsu iragaiten ziren eresia emaite horiek (Lafitte); Huna nolatsu duten moldatu guzia (Hiribarren).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper