Euskararen Gramatika

22.6.1. Modu adberbioak zer diren: Nola eta zelan, oinarrizko galderak


22.6.1. Modu adberbioak zer diren: Nola eta zelan, oinarrizko galderak

22.6.1a Adberbio hauek nola edo zelan galdetzaileei erantzuten diete. Nola horrek erabilera asko ditu. Esate baterako, nola joango zara Iruñera? galdetzen duenak autobusean edo autoan joango zaren jakin nahi dezake, edo, besterik gabe, ezin zarela joan esan nahi dezake, ez dela batere egokia Iruñera joatea. Baditu beste erabilera asko hemen azaltzen direnak. Batzuetan, adibidez, konparazioetan erabiltzen dugu.

Adberbio elkartu zehaztugabeak (edonola), erakusleetatik eratorriak (honela, honelaxe), adjektiboetatik eratorriak (ederki), aditz jakin batekin erabiltzen direnak (kili-kolo egon) eta abar. Badira, noski, adberbio kategoriako hitz zuzenak (aise), edo adberbio gisa erabilitako adjektiboak (lasai). Aditzekin gertatzen diren elkartze sintaktikoak ere badira (doan eskaini, bidenabar esan…) eta moduzko esaera adberbialak (nola edo hala, bide batez…).

22.6.1b Modu adberbioen galdetzaile nagusia nola (nula, nurla, lola) da, baina bizkaierazko testuetan aise gehiago ageri da, eta erabiltzen, zelan. Gaur egun ere indar handia du zelanek bizkaieraz: Ikertu eta xuritu zuen hiztunak nola jokatzen duen denborari buruz (Mitxelena); Zelan baina artzainez jantzi? Jantziak non aurkitu? (F. Bilbao). ‘Zer gisa, zer modutan’, esan nahi du, eta esanahi hori duenean ez du bestelako postposiziorik onartzen. Izenlagun gisa erabil daitezke, hori bai: Zer alegrantziak, nolako bozkarioa, nolako ongietorria orotan eta guzienganik (Barbier).

Horren ondoan baditugu nolatan, zelatan (lekuko gutxirekin), nolaz…, eta horiek ‘zergatik, zer dela eta’ edo holako zerbait adierazteko erabiltzen ditugu: Esango digu egileak berak nolatan jo zuen bide horretatik (Mitxelena); Horra nolaz diren bilakatu apezgaitegiak eskola-etxe (Larre). Hor ikusten da, inguruko erdaratan bezala, galdetzaile horiek zergatia galdetzeko ere erabiltzen ditugula askotan.

Nola eta zelan adberbioek, zernahi gisaz, bi esanahiak dituzte (‘zer modutan’, eta ‘zer dela eta’): Nola pentsa dezakezu, Antonio bihotzekoa, zutaz ahaztu naizela? (Mitxelena); Ikusi dugu zelan dakizun sinestu behar dena (Kardaberaz).

22.6.1c Beste batzuetan isilpeko aditzen bat dugula tartean, baieztapen edo ezeztapen indartsua gordetzen duen itaun erretorikoa egiteko ere erabiltzen ditugu: Nola egingo dut hori, bada? (Ez dut holakorik egingo, nola uste duzu…?); Nola ez, gero? (Bai, noski; nola uste duzu…?); Nehork ez aditu? Ezkila? Nola, bada, hori? (Barbier).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper