Euskararen Gramatika

22.5.6. Maila markak, esaera adberbialak eta bestelakoak


22.5.6. Maila markak, esaera adberbialak eta bestelakoak

22.5.6a Adberbio hauek maila markak onartzen dituzte: oso hurbil, hurbilegi, hurbilago eta abar. Marka adierazkorrak ere, batzuek bederen, urrutitxo…: Horrez gainera, Etxalar urrutitxo eta bidea laburtu (Anabitarte); Horra non urrunsko bi gizon ikusten dituen: biak bizardunak (Zerbitzari).

Jatorrizko izen batzuk postposizioak hartu ondoren nolabait adberbio gisa iharturik geratu dira, eta hala erabiltzen ditugu: aurrera, gora, kanpora, barnean, behean goian, aldamenean, goiti eta abar.

22.5.6b Baditugu, bestetik, lekua adierazten duten esaera adberbialak ere. Hor sartzen dira, batetik, galdetzaileetatik sortuak: nondik nora (moduzko esanahia ere badu). Inesiboaren gainean eraikiak ditugu beste batzuk: aldapan gora, maldan goiti, maldan behera, kalean bar(re)na, kalean zehar… Horrelakoetan, adberbio horiek postposizio balioa dute, eta emankorrak dira: kalean gora, mendian gora, eskaileretan gora… Azkenean, baditugu bestelako batzuk ere: han-hemen, non edo non, nora edo hara, nondik edo handik, handik edo hemendik, gainbehera, goiti-beheiti, gorabehera, tokian-tokian, hor nonbait… Eta hor sartu behar genuke gero eta … -ago egitura ere: gero eta urrunago.

22.5.6c Lekua markatzen duten erakusleek adberbio bat eraman dezakete aposizioan, dela adberbioaren erreferentzia mugatzeko (hor goiti, han urrun…), dela gehigarri huts hura indartzeko (han bertan…). Eta postposiziodun sintagmek ere: mendian urruti

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper