Euskararen Gramatika

22.5.5. Adberbio-adjektiboak


22.5.5. Adberbio-adjektiboak

22.5.5a Bada, oraingoz, bestelako multzo bat ere sail honetan: gertu, urrun, hurbil, urruti eta abar. Horietako batzuk adberbio (hurbil bizi da; urrun da) nahiz adjektibo (negu hurbila; mendi urruna). Zail da esatea adberbio diren adjektibo gisa erabiliak batzuetan, edo alderantziz gertatzen den.

22.5.5b Askotan postposizio markak hartzen ahal dituzte: aldean, gertutik, urrutira… Zernahi gisaz, -tik postposizioarekin hurbildik/hurbiletik eta urrundik/urrunetik sortzen dira. EGLU-I liburukian (329) zehazten zen hurbildik adberbioa dela, eta hurbiletik adjektiboa. Hori ez da, hala ere, guztiz horrela: egia da hurbildik beti adberbio gisa erabili dela tradizioan eta hala erabiltzen dela egun ere: Baina arrastoa hurbildik segitzen diegu (Txillardegi); Ez oso hurbildik (Garate); Oi lurra, orai hurbildik hire gainera ixuriren dinat ene haserrea (Axular). Baina hurbiletik bietara erabiltzen da: Jesus nobleari zaio loturen hurbiletik (Etxeberri Ziburukoa); Halaber naiz Jaungoikoa itzultzen zuregana. Peril hurbiletik salba nazakenarengana (Etxeberri Ziburukoa); Joanesek bala baten haizea hurbil-hurbiletik sentitu zuen pasatzen (Bidegain); Urrunetik edo hurbiletik lurraren burtu batetik bertzera gure inguruan diren jendaki guzienak (Duvoisin); Errepublikak hurbiletik kontrolatzen baitzituen apezen harat-honatak (X. Arbelbide). Adibide horietan ikusten da hurbiletik adberbio gisa erabilia. Noski, adjektibo gisa ehunka adibide atzemanen ditugu.

22.5.5c Urrundik/urrunetik bikotearekin ere gauza bera gertatzen da, urrunetik bietara erabiltzen baita, baina urrundik beti adberbioa baita: Ihardetsi zioten: Anitz leku urrunetik etorri dira zure mutilak, zure Jainko jaunaren izenean (Duvoisin); Eta Dabid bertze aldera iraganik, gelditu ondoan urrunetik mendi bizkar batean […] (Duvoisin); Hazienda haiek, urrunetik aditu balute bezala sainduaren boza jauzteka abiatu ziren kaperako alderat (M. Elizanburu).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper